Politika -

elkarrizketa

Bilbok NBEren egoitza ireki du, 2030erako Tokiko Koalizioaren Idazkaritzarako

"Bilbo hiriari egiten zaion aintzatespena da", adierazi du gaur Radio Euskadin Lilith Verstrynge Podemoseko Antolakuntza idazkari eta Agenda 2030erako Estatu idazkariak.

Lilith Verstrynge, Agenda 2030erako Estatu idazkaria. Argazkia: EITB Media
Lilith Verstrynge, Agenda 2030erako Estatu idazkaria. Argazkia: EITB Media
Lilith Verstrynge, Agenda 2030erako Estatu idazkaria. Argazkia: EITB Media

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok NBEren egoitza berria ireki du gaur 2030erako Tokiko Koalizioaren Idazkaritzarako, Nazio Batuek udal eta eskualde mailan Garapen Iraunkorra sustatzeko duten erakundea alegia.

Euskadiko Artxibo Historikoaren eta Gogora Institutuaren seigarren pisuan egongo da egoitza, Bilboko Maria Diaz de Haro kalean. Lilith Verstrynge, Podemoseko Antolakuntza idazkari eta Agenda 2030erako Estatu idazkaria, Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan izan da gaur: "herritarrengandik hurbil egongo den egoitza bat izango dugu Bilbon, informatzeko aukera izan dezaten, eta ezagutu dezaten. Bilbo hiriari egiten zaion aintzatespena da, helburu horiei ematen dizkien babes eta bultzadagatik ezaguna".

Uztailean, Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta BBK-k euren hautagaitza aurkeztu zuten, eta onartu egin zieten azkenean. 2030erako Tokiko Koalizioak udal eta eskualde mailako erakundeetan Agenda 2030eko garapena sustatzea du helburu. Izan ere, horiek gain hartzen dute larrialdi klimatikoari dagozkion jarduketa guztien % 70. "Publizitate oro da ona, Agendak ezagutzera eman behar duelako (...), oso gauza arruntak jasotzen ditu; gosea amaitu dadila, bereizkeriak errealitate izateari utz diezaiola, hori da Agenda (...), eskuinak izendatzen duen konspirazioaren Agenda bat baino gehiago".

Gaurko ekitaldian, Amina Mohammed NBEko idazkariorde nagusia izango da Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministroarekin eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin batera.

Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, urteko 1,5 milioi euro emango dizkio erakunde horri, lehen hiru urteetan zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Bilboko azken albisteak Euskal herriak Azken albisteak Urkullu Bizkaiko albisteak EAE albisteak NBE albisteak Gizartea Juan Maria Aburto Gaurko titularrak Eguneko albisteak Podemos albisteak