Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: EAEko aurrekontuak, hauteskundeak AEBn eta terrorismoaren biktimei omenaldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Azpiazu eta Iriarte, iaz egindako batzar batean. Argazkia: EFE
Azpiazu eta Iriarte, iaz egindako batzar batean. Argazkia: EFE
Azpiazu eta Iriarte, iaz egindako batzar batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EAEko aurrekontuak: Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak 2023ko aurrekontuak negoziatzeko prest agertu diren taldeekin lehen bilera egingo du gaur. 09:30ean EH Bilduko ordezkariak hartuko ditu; 11:00etan, Elkarrekin Podemos-IUkoak; eta 12:30ean, PP+Cs koaliziokoak.

- Legealdi erdiko hauteskundeak AEBn: 06:00etan (GMT, 07:00etan Euskal Herrian) itxi dituzte azken hauteslekuak, Alaskan eta Hawaiin. Behin-behineko emaitzen arabera, badirudi ez dela izango Trumpek iragarritako "olatu gorririk" (errepublikanoen garaipen argia) eta demokratek emaitzei eutsiko dietela.

- Terrorismoaren biktimei omenaldia: Memoriaren Egunaren bezperan, ekitaldi berezia egingo da gaur Portugaleten. ETAren, GALen eta jihadismoaren lau biktimek euren lekukotzak azalduko dituzte, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroak antolatutako ekimenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza berriak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Hauteskundeak AEB 2024 Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Aurrekontuen azken ordukoa