Politika -
espetxe politika
ETAko zazpi preso lekualdatu dituzte Hego Euskal Herriko kartzeletara
Alberto Viedma Morillas, Jose Ignacio Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Ignacio Bilbao Goikoetxea, Orkaitz Gallastegui Sodupe, Fermin Villa Mitxelena eta Iñigo Zapirain Romano dira euskal espetxeetara hurbildutako presoak.
agentziak | eitb media
Espetxe Zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzarekin batera koordinatu du ETAko sei preso EAEko espetxeetara eramateko lana, eta beste bat Nafarroara lekualdatu du. Horrenbestez, 180 presoetatik 158 egoongo lirateke Hego Euskal Herriko espetxeetan, Terrorismoaren Biktimen Elkartearen (AVT) datuen arabera.
Hala, Alberto Viedma Morillas Topasetik (Salamanca) Iruñeko espetxera eramango dute.
Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi dituen azken mugimenduen artean, Jose Ignacio Guridi Lasarena ere badago, Leongo espetxetik Euskal Herriko espetxe batera igaroko dena, oraindik esleitzeke dagoena.
Asier Badiola Lasarteren kasuan, Valentziatik El Duesora (Kantabria) lekualdatu zuten iaz, eta orain euskal kartzela batera igaroko da. Bestalde, Ignacio Bilbao Goikoetxea, Basur, Topaseko (Salamanca) espetxetik aterako da EAEko hiru kartzeletako batean sartzeko. Orkaitz Gallastegi Sodupek ere Topas utziko du, eta Euskal Herriko espetxe batera eramango dute.
Fermin Villa Mitxelena Zaragozako espetxetik euskal presondegi batera eramango dute eta, azkenik, Iñigo Zapirain Romano ere Kantabriako El Duesotik ekarriko dute.