Politika -

''Bai bakarrik da bai'' legea

Monteroren ustez, "Toscanok muga hori gainditzeko, beste pertsona asko zebiltzan mugatik gertu"

Atzo, Espainiako Diputatuen Kongresuan Voxeko diputatuak jaurtitako irainen helburua borroka feminista geldiaraztea dela uste du Berdintasun ministroak, baina ez dutela lortuko.

Irene Montero Espainiako Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Irene Montero Espainiako Diputatuen Kongresuan
Irene Montero Espainiako Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Diputatuen Kongresuan entzun zituen irainen ostean, Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak esan du Carla Toscano Voxeko diputatuak "muga hori gainditzeko" aurretik beste pertsona asko aritu direla "muga horretatik gertu".

"Bai bakarrik da bai" legearen harira, bortxatzaileak aske uztea egotzi zion Voxeko diputatuak Berdintasun ministroari, eta aurpegiratu zion "Pablo Iglesias sakon ezagutzea" dela bere "meritu bakarra". Irainen aurrean, ezkerreko alderdiek txalo zaparrada batekin babestu zuten Irene Montero.

Cadena Ser irratiari gaur goizean eskainitako elkarrizketan, atzo Kongresuan gertatutakoaz hitz egin du. Horren esanetan, ez da kontua orain Voxeko ordezkariari bururatu zaiola "zentzugabekeria" hori esatea, azaldu du kanpaina bat dagoela martxan, eta horregatik sentitu duela legitimitatea muga hori gainditzeko. Hori dela eta, indarkeria politikoaren gainean hausnarketa egitea eskatu du.

Irene Monteroren hitzetan, sektore aurrerakoienetatik ere feministei leporatu diete ez dakitela legeak egiten, ez dutela irizpide propiorik eta "alfa ar batek" agindutakoa egiten dutela.

Indarkeria politikoaren helburua borroka feminista geldiaraztea dela uste du Berdintasun ministroak, baina ez dutela lortuko.

Bestalde, ministroak salatu du botere mediatiko batzuk feministak "pertsonalki suntsitzeko" kanpainak abiatu dituztela borroka feminista deslegitimatzeko eta borrokak ez duela merezi sinestarazteko xedearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika albisteak Espainiako Gobernua bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Podemos berriak Matxismoa gaur Vox Ultraeskuineko alderdi politikoak