Politika -

Euskadi

Hezkuntza Saila itunpeko ikastetxeek kobratzen dituzten kuoten "inbentarioa" prestatzen ari da

Gainera, itunpekoek kobratzen dituzten "kuoten kontrola indartzeko" neurriak hartuko ditu.

Ikasleak gelan. ETIB Mediaren bideo batetik lortutako argazkia
Ikasleak gelan
Ikasleak gelan. ETIB Mediaren bideo batetik lortutako argazkia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza Sailak itunpeko ikastetxeek kobratzen dituzten "kuoten kontrola indartzeko" neurriak hartuko ditu, eta dagoeneko "inbentario" bat prestatzen ari da, "zehatz-mehatz identifikatzeko zer kuota mota kobratzen ari diren", hezkuntzakoak ez diren zerbitzuengatik "soilik baimentzeko" helburuarekin.

Hala esan du Iñigo Urkullu lehendakariak gaurko kontrol saioan, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak ikastetxe itunduetako kuotei buruz galdetu duenean. Alderdi morearen ordezkariak gogorarazi du hori "legez kanpokoa" dela.

Lehendakariak berretsi egin du bere gobernuak hezkuntza publikoarekin duen konpromisoa, eta azpimarratu du "doakotasun-bermea" Hezkuntzaren aurreproiektuaren 34. artikuluan jasota dagoela, hezkuntza arloko akordioan oinarrituta.

Urkulluren esanetan, arau hori onartuta, "legez ezarriko da itunpeko ikastetxeek ezin izango dutela familietatik dirurik jaso hezkuntza-zerbitzuengatik. Zerbitzu osagarriak bakarrik kobratu ahal izango dira, hau da, garraioa edo jantokia, adibidez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hezkuntza legea Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza