Politika -

Eusko Jaurlaritza

Lehendakariak "lankidetzan eta partekatutako estrategian" oinarritutako eredua defendatu du

Lehen aldiz karguaren zina egin zuenetik 10 urte bete diren honetan, mezua kaleratu du Urkulluk Facebooken. Dioenez, eredu horri esker, "gizarte inklusiboagoa, solidarioagoa eta berritzaileagoa" du EAEk, eta aurrerantzean, krisia gorabehera, "aurrera egiten jarraituko" delakoan dago.

Urkullu, artxiboko argazki batean. EFE
Urkullu, artxiboko argazki batean.
Urkullu, artxiboko argazki batean. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak "estrategia partekatua" eta "ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza" oinarri dituen ereduaren aldeko aldarria egin du, eta 10 urteotan, Euskal Autonomia Erkidegoa "inklusiboago, solidarioago eta berritzaileago" egin dutela nabarmendu. Are gehiago, sinistuta dago, gaur egungo krisia gorabehera, Euskadik "aurrera egiten jarraituko" duela.

10 urte bete dira gaur Urkulluk lehendakari karguaren zina aurrenekoz egin zutenetik, eta urtemuga baliatuta, esker mezua helarazi nahi izan dio lehendakariak euskal gizarteari, Facebooken duen profilean eskegitako ohar batean.

Mezuan dioenez, "inor atzean utzi gabe, pertsona guztien zerbitzura dagoen ekintza politiko eta instituzionaleko ereduan" sinesten du. "Eredu horren helburua da pertsona bakoitzaren bizi kalitatean eta ongizatean pixkanaka eta modu positiboan eragitea. Egun, duela 10 urte baino 100.000 pertsona gehiago ari dira lanean eta Gizarte Segurantzan kotizatzen. Giza Garapen Iraunkorraren eredu partekatuari esker, gaur egun desberdintasun sozial gutxien duen Europako herrialdeetako bat gara", nabarmendu du.

Lehendakariaren ustez, azken 10 urteetan, "bizikidetza gehiago finkatu da, eta ezberdinen arteko akordioak eta erakundeen egonkortasuna gure nortasunaren ikur bilakatu dira". Hartara, gizartea "hobeto prestatuta" dago, eta "zerbitzu publiko sendoagoak" ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak