Politika -

auzitegi gorena

Justizia "mendekuzko arma" gisa erabiltzea deitoratu du Sarek, Gorenak emandako epaiaren ostean

Herritarren sareak gaineratu du "demokratikoki" erantzungo duela urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioan, gradu aldaketari helegitea jarrita presoak aske geratzea geldiarazi ahal izango dela ezartzen duen epaiaren aurka.

Euskal sindikatuen elkarretaratzea Bilbon, ostiralean. Argazkia: Sare
Euskal sindikatuen elkarretaratzea Bilbon, ostiralean. Argazkia: Sare
Sarek manifestazioa egin du Gasteizen, salbuespenezko espetxe politika amaitu behar dela aldarrikatzeko

00:27

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare herritarren sareak deitoratu egin du "Justizia mendekuzko arma gisa erabiltzen jarraitzea", bereziki, ETAko presoen aurka, Auzitegi Gorenaren jarreragatik. Izan ere, Gorenak ezarri duenez, fiskalak kartzelatik ateratzearen aurka jarritako helegiteak "etete ondorioak" ditu delitu larrien kasuetan.

Ohar batean, Gorenaren erabakiaz aritu da Sare, espetxe arloko lege doktrina bateratu gisa ezarri baitu, delitu larrien kasuan, fiskalak kartzelarik ateratzearen aurka jarritako helegiteak "etete eragina" duela.

"Espainiako justiziaren erabaki berri bat ezagutu dugu, justizia mendekuzko arma gisa erabiltzen jarraitzea alegia, bereziki euskal presoei zuzenduta", salatu du.

Azaldu duenez, Auzitegi Gorenaren epaia, biren aurkako hiru botorekin hartutakoa, 7/2003 Legearen ondorio da. Lege hori onartu zen "Fiskalaren helegiteek preso baten askatasunean berehalako etete ondorioak izan zitzaten, eta, horrela, aske geratzeko aukera geldiarazteko".

Sarek gogorarazi du "urteak" daramatzala "ETAko presoentzat ad hoc" onartutako lege bereziak "indargabetzeko" eskatzen. Hala, "beste behin ere, Legebiltzarrean ordezkatuta dagoen gehiengo politikoak preso horien eskubideak murrizten dituzten legedi bereziekin" amaitzeko eskatu du.

Azkenik, "arbitrariotasun berri honen aurrean", urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioan "demokratikoki" erantzungo dutela ziurtatu du. Gainera, Sarek beste manifestazio bat deitu du gaurko Gasteizen, 19:00etan, Ahateen Iturritik abiatuta.

Etxeratek uste du "salbuespenari beste itzuli bat" eman zaiola

Etxerat ETAko presoen senideen elkarteak, bestalde, esan du Fiskaltzaren helegite batek kartzelatik ateratzea geldiarazi dezakeela, eta berritasun horrek "salbuespenari eusteko beste itzuli bat" ekarriko duela.

"Epaiak Kataluniako bi presoren kasuei erantzungo lieke eta, hala ere, zuzenean erantzuten dio konfrontazio eta sufrimendu egoera bati mendeku gisa eusteko presio taldeen bultzadari, euskal presoak eskubiderik gabe mantentzeko ahaleginean", gaineratu du.

Etxeratek uste du "salbuespenari" eustea "euskal gizartearen gehiengo zabalaren borondatearen aurka" doala, eta esan du mobilizatzen jarraituko dutela "presoak, erbesteratuak eta deportatuak etxeratzeko prozesua amaitzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Auzitegi Gorena argazkiak Presoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak