Politika -
presoak
Iñaki Bilbao presoa, gose greban
"Euskal Herri sozialista, euskaldun, independente, antikapitalista eta antipatriarkal bat" aldarrikatzea da asmoa.
eitb media
Iñaki Bilbao Goikoetxea presoak gose greba abiatu du Arabako espetxean (Zaballa).
EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez, iragan abenduaren 24an hasi zuen greba, eta unean bertan eman zuen espetxean horren berri. Egun horretan zen Zaballara iritsia, Topaseko (Salamanca) espetxetik.
Hala, "Euskal Herri sozialista, euskaldun, independente, antikapitalista eta antipatriarkal bat" aldarrikatzea du Bilbaok helburu.
Presoak bosgarren gose greba du hau; 2007, 2017, 2020 eta 2021 urteetakoekin batera.
Bilbao Goikoetxea Juan Priede Orioko zinegotzi sozialistaren hilketagatik dago espetxean. ETAko sektore gogorrenean kokatzen da eta EPPK kolektibotik kanpo dago. Auzitegi Nazionalean epaileei mehatxu egiteagatik hainbat aldiz zigortu dute.