Politika -

Memoria historikoa

Espainiako Gobernua polizia frankisten intsigniak kentzen hasi da; tartean, Billy El Niñorenak

Gainera, Barne ministerioak batzorde bat sortuko du Elkarteen Legea erreformatzeko eta ikur frankistak ezabatzeko.

Billy el Niño. Artxiboko argazkia: EFE
Billy el Niño.
Billy el Niño. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak diktadura frankistan Poliziaren eta Guardia Zibilaren agenteek jasotako intsigniak kentzeko prozedurak hasteko agindua eman du. Horien artean daude Antonio Gonzalez Pacheco, Billy El Niño-renak —hilda dago—.

Marlaskak agindu hori eman du urriaren 20an indarrean sartu zen Memoria Demokratikoaren Legea betetzeko. Lege horrek mota horretako egoeretan daudenei emandako edozein domina eta sari berrikusteko eta baliogabetzeko agintzen du.

Ministroaren agindua Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusira eta ministerioko gainerako zuzendaritza nagusietara ere hedatzen da. Izan ere, arduradun nagusien esku uzten du, ofizioz berrikusi dezaten eta, hala badagokio, legeak eragindako intsigniak eta sariak errebokatzeko prozedurak hasi ditzaten.

Gainera, batzorde bat sortuko du Elkarteen Legea erreformatzeko eta ikur frankistak ezabatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua albisteak Espainia gaur Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Frankismoa albisteak Gerra Zibileko biktimak Polizia abusuen kasuak