Politika -

DE MIGUEL AUZIA

EAJren arabera, ebazpena "alderdiarekin zerikusirik ez duten" jarreren eta jokaeren erakusle da

EAJk prentsa-ohar batean adierazi duenez, epaia irmoa da eta, hortaz, zigortutako guztiak kaleratzeko prozesua hasiko dute.

De Miguel, EFEren artxiboko irudi batean
De Miguel, EFEren artxiboko irudi batean
EAJk De Miguel, Otxandiano eta Telleria behin betiko kanporatuko ditu alderditik

0:39

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alderdi Jeltzaleak adierazi duenez, Auzitegi Gorenak De Miguelen auziari buruz emandako epaiak "EAJrekin zerikusirik ez duten jarrerak eta jokaerak" erakusten ditu. Gainera, eta behin epaia irmoa denean, azpimarratu du behin betiko kanporatze-espedientea hasiko dela.

Prentsa ohar baten bidez, EAJk adierazi du "men egiten" diola epaiari, eta, halaber, nabarmendu du ebazpenak ez diola eragiten, "ez alderdi gisa, ezta finantzazioari ere": "Epaiketa orala ireki zuen autoan, Arabako Lurralde Auzitegiaren epaian eta Auzitegi Gorenaren ebazpenean ez zegoen eta ez dago kontu horrekin lotutako inolako aipamenik", azpimarratu du, ohar baten bidez, EAJk.

Testuan, halaber, EAJk honela dio: "Ekintza politikoak behar duen zerbitzu publikorako bokazioaren kontrakoa eta etikoki gaitzesgarria den edozein praktika EAJren praktikatik eta ekintzatik kanpo dago. EAJrekin inolako zerikusirik ez duten jarrerak eta ekintzak ditu hizpide epaiak", gehitu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Auzitegi Gorena bideoak Epaiketak bideoak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak De Miguel Auzia