Politika -

Hauteskunde eguna

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen bigarren itzulia

Legebiltzarrerako hauteskundeen bigarren itzulian datozen bost urteetarako Asanblea Nazionaleko kideak aukeratuko dituzte.

Frantziako legebiltzarreko hauteskundeak. EFE
Frantziako legebiltzarreko hauteskundeak. EFE
Frantziako legebiltzarreko hauteskundeak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako hauteslekuak 08:00etan ireki dira Asanblea Nazionaleko kideak hautatzeko legebiltzarrerako hauteskundeen bigarren itzulian.

Denera 46 milioi lagun daude deituta Legebiltzarreko 557 eserlekuak berritzeko eta azken inkesten arabera Alderdi Sozialistak lortuko du garaipena, izan ere, lehen itzulian bozen % 34,4 eskuratu zituen. Sozialistek eta ezkerreko alderdiek irabazi zuten ekainaren 10eko lehen itzulian eta bozen % 46,77 lortu zituzten. Eskuinak, ordea, % 34,07 eta Marine Le Penen eskuin muturreko alderdiak % 13,6.

Abstentzioa da hauteskunde hauen gakoetako bat, lehen itzulian herritarren % 42,7 abstenitu baitziren, 1958. urteaz geroztik inoiz ikusi gabeko marka.

'Tuit' polemikoa

Ségolène Royal presidentetzarako hautagai ohi eta Fraçois Hollande presidentearen bikotekide ohiaren eta Olivier Falorni disidente sozialistaren arteko norgehiagoka esanguratsua izaten ari da.

Ildo honetan, Valérie Trierweiler Hollanden bikotekideak aste honetan idatzi duen "tuit"-ak polemika piztu du, Falorni babestu baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea