Politika -
Auzitegi Gorena
Felipe printzea, Gorenaren independentziaz gogoeta egitearen alde
Iragarria zuen moduan, Carlos Divar BJKNren presidenteak ez du bere etorkizunari buruz ezer argitu nahi izan.
Erredakzioa
Botereen banaketa bermatzeko Auzitegi Gorenaren independentzia ezinbestekoa dela azpimarratu du Asturiasko printzeak eta horri buruzko gogoetak Kadizko Gorteen oinordekotza hobetzen lagunduko duela uste du.
Felipe printzea Auzitegi Gorenaren bigarren mendeurrenaren ekitaldian izan da (erregearen ordez joan da, erregea Saudi Arabiara joan baita hango printzearen heriotza dela eta).
Printzeak azaldu duenez, Auzitegi Gorenaren sorkuntza "funtsezkoa izan zen Zuzenbidezko estatu modernoa ezartzeko, herritarrek, Estatuko botereek muturra sartzen badute, askatasunak eta eskubideak defenda ditzaten".
Divar
Carlos Divar Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidenteak ere hitz egin du bigarren mendeurrenaren ekitaldian, eta "botere judizialaren jardun instituzionala narriatzen duen Estatu batek Zuzenbidezko Estatua zailtzen edo desagerrarazten" duela ohartarazi du.
Divarrek adierazpen instituzional soila egin du gaur, ez du ezer esan Marbellara egindako bidaia batzuen gastuak BJKNk ordaindu izanak sortu duen polemikaren inguruan. Polemika hori dela eta, datorren ostegunean erabaki bat hartuko duela iragarri zuen Divarrek eta litekeena da dimisioa ematea.
Gaurko hitzaldia ziurrenik BJKNren presidente gisa Auzitegi Gorenaren egoitzan ematen duen azkena izango da.
Botereen banaketa bermatzeko Auzitegi Gorenaren independentzia ezinbestekoa dela azpimarratu du Asturiasko printzeak eta horri buruzko gogoetak Kadizko Gorteen oinordekotza hobetzen lagunduko duela uste du.Felipe printzea Auzitegi Gorenaren bigarren mendeurrenaren ekitaldian izan da (erregearen ordez joan da, erregea Saudi Arabiara joan baita hango printzearen heriotza dela eta).Printzeak azaldu duenez, Auzitegi Gorenaren sorkuntza "funtsezkoa izan zen Zuzenbidezko estatu modernoa ezartzeko, herritarrek, Estatuko botereek muturra sartzen badute, askatasunak eta eskubideak defenda ditzaten".DivarCarlos Divar Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidenteak ere hitz egin du bigarren mendeurrenaren ekitaldian, eta "botere judizialaren jardun instituzionala narriatzen duen Estatu batek Zuzenbidezko Estatua zailtzen edo desagerrarazten" duela ohartarazi du.Divarrek adierazpen instituzional soila egin du gaur, ez du ezer esan Marbellara egindako bidaia batzuen gastuak BJKNk ordaindu izanak sortu duen polemikaren inguruan. Polemika hori dela eta, datorren ostegunean erabaki bat hartuko duela iragarri zuen Divarrek eta litekeena da dimisioa ematea.Gaurko hitzaldia ziurrenik BJKNren presidente gisa Auzitegi Gorenaren egoitzan ematen duen azkena izango da.