Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Urteko lehen saioa Legebiltzarrean, interes tasak berriro gora eta urtarrileko langabezia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 2, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Urteko lehen saioa Legebiltzarrean: Gabonetako etenaren ondoren, Eusko Legebiltzarrak gaur egingo du urteko lehen bilkura. Besteak beste, EH Bilduk eta PPk  aurkeztutako mozio bana aztertuko dituzte, Donostialdeko ESIaren egoerari buruzkoak biak.

- Interes tasak, berriro gora: Europako Banku Zentralak (EBZ) puntu erdi igoko ditu gaur bere interes-tasak, % 3ra arte, eta martxoan eta maiatzean zer egingo duen argituko du.

- Urtarrileko langabezia datuak: Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Segurantza ministerioek urtarrileko langabezia datuak plazaratuko dituzte ostegun honetan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Langabezia Espainian 2024 Eusko Legebiltzarra bideoak Gizartea albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EBZ