Politika -

''Bai bakarrik da bai'' legea

Podemosek PSOEri egotzi dio Manadakoen epaia eman zeneko Zigor Kodera itzuli nahi izatea, PPren laguntzarekin

"Sexu erasotzaileei ezarritako zigorren jaitsierak eragindako alarma sozialarekin amaitzeko" edo, sozialistek bide eman diote "Bai bakarrik da bai" legaren erreformari, eta Podemosek onartu du erabakiak areagotu egin duela bi alderdien arteko tirabira.

Maria Teresa Perez. Argazkia: EFE
Maria Teresa Perez. Argazkia: EFE
Unidas Podemos: ''Ulergaitza da PSOEk Manadaren Zigor Kodera itzuli nahi izatea, PPren botoekin''

1:06

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemosek gogor egin du gaur PSOEren aurka, sozialistek, PPren laguntzarekin, Manadakoen epaia eman zeneko Zigor Kodera itzuli nahi dutela iritzita; izan ere, "Bai bakarrik da bai" legearen erreforma aurkeztu du goizean PSOEk, gobernukide duen Podemosen sinadurarik gabe. Legea indarrean sartu aurreko kartzela zigorrei eutsiko diete, horrenbestez, indarkeria egon dela edo biktimaren borondatea bertan behera utzi dutela frogatzen den kasuetan.

Bost aldiz galdetu diote Podemoseko ordezkari Maria Teresa Perezi lege proposamen horren aurkezpenak koalizio gobernua kolokan jarri ote duen, eta oraingo honetan ez du baztertu horrelakorik gerta litekeenik.

Alderdiko iturriek onartu dute tentsioa egon badagoela PSOEren eta Podemosen artean, baina ziurtatu dute erreforma gelditzea dutela orain lehentasun. Hortaz, ez dute koalizioaren balizko haustura baten inguruan ezer esan nahi izan.

Aukera horri helduta, Perezek behin eta berriz esan du "aldebakarrez" egindako proposamen horren aurka agertuko direla.

Haren iritzian, Patxi Lopez bozeramaile sozialistak "onarpena" hizpide hartuta esandakoak gorabehera, "legea onartu aurretik indarrean zegoen eredura itzultzea dakar" erreformak.

Horren arabera, "orain arte, eraso baten aurrean emakume bat geldi geratzen bazen, bigarren mailako biktimatzat jotzen zuten, ezin zutelako frogatu erasoa zegoenik". PSOEk gaur hartutako erabakiarekin agertoki horretara itzuli dira, Perezen hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Indarkeria matxista Delituak Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Podemos berriak Eraso sexualak gaur