Udal eta foru hauteskundeak
KANPAINAURREA
PPk asteburuetan Udaltzaingoa indartzeko eskatu du "segurtasun ezaren gorakada gelditzeko"
agentziak | eitb media
Ainhoa Domaica PPren Gasteizko Udaleko bozeramaile eta alkategaiak Prebentzio eta Babes Taldeari egin dio erreferentzia, talde horretako agente kopurua murriztu baitute azken urteetan.
-
Ainhoa Domaica Alderdi Popularraren Gasteizko alkategaia. Argazkia: EiTB
Ainhoa Domaica Alderdi Popularraren Gasteizko Udaleko bozeramaile eta alkategaiak asteburuetan Udaltzaingoa berehala indartzea eskatu du "segurtasun ezaren gorakada gelditzeko" eta "familiei eta gazteei lasaitasuna emateko".
Arabako hiriburuan bertan egindako kanpainaurreko ekitaldi batean alkategai popularrak azaldu duenez, EAJren eta PSE-EEren kudeaketaren eraginez, Udaltzaingoaren Prebentzio eta Babes taldea "minimo historikoetan" dago, "agente kopurua % 45 murriztu baitute, 2012an zituen 35etatik 19ra".
Gainera, talde horrek egindako lanaren harira, ohartarazi du ia erdira jaitsi dela ekintza kopurua.