Politika -

KATALUNIA

Fiskaltzak 7 eta 6 urteko kartzela zigorra eskatzen du Jove eta Salvadorrentzat, U-1eko erreferendumagatik

Ministerio Publikoak diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta desobedientzia leporatzen die Generalitateko kide ohiei. Gainera, 32 eta 27 urteko inhabilitazioa eskatzen du bientzat.

Urriaren 1eko erreferendumaren lehen urteurreneko manifestazioa Bartzelonan. Artxiboko argazkia: EFE
Urriaren 1eko erreferendumaren lehen urteurreneko manifestazioa Bartzelonan. Artxiboko argazkia: EFE
Urriaren 1eko erreferendumaren lehen urteurreneko manifestazioa Bartzelonan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak 7 urteko kartzela zigorra eskatu du Josep Maria Jove Generalitateko presidenteordea izandakoaren idazkari ohiarentzat, eta 6 urte eta 3 hilabetekoa Lluis Salvado Ogasun idazkari ohiarentzat. Dirua bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta desobedientzia leporatzen die biei Kataluniako urriaren 1eko erreferendumagatik.

Gaur Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean aurkeztu duen idatzian, Ministerio Publikoak Auzitegi Gorenaren irizpideari jarraitu dio. Izan ere, Zigor Kodearen erreformaren ostean, Kataluniako prozesuaren epaia berrikusi duen Auzitegi Gorenak berriki erabaki du Oriol Junqueras, Raül Romeva, Jordi Turull eta Dolors Bassa buruzagi independentistak desobedientzia eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortzea.

Gauzak horrela, 32 urteko inhabilitazioa eta 30.000 euroko isuna eskatu du Joverentzat, eta 27 urte eta 3 hilabeteko inhabilitazioa eta 24.000 euroko isuna, ostera, Salvadorentzat.

Edozein kasutan, baztertu egin du biei ala biei sekretuak ezagutaraztea leporatzea, eta urriaren 1eko gastuengatik Generalitateari 754.920 euro itzultzea eskatu du.

Bestalde, Ministerio Publikoak urtebeteko inhabilitazioa eskatu du Natalia Garriga Kultura kontseilariarentzat desobedientzia larria leporatuta, Oriol Junqueras presidenteorde zela bere departamentuan independentzia erreferenduma prestatzeko egindako lanagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Berriak Politika Kataluniaren independentzia Epaiketak bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako prozesua zuzenean