Politika -

Gipuzkoako Foru Aldundia

Francori ohorezko titulu guztiak kendu dizkio Gipuzkoako Aldundiak

Besteak beste, seme kutunaren titulua eta Foru Aldundiko ohorezko presidentearena kendu dizkio Francisco Franco diktadoreari.

Francori ohorezko titulu guztiak kendu dizkio Gipuzkoako Aldundiak
Francori ohorezko titulu guztiak kendu dizkio Gipuzkoako Aldundiak
Francori ohorezko titulu guztiak kendu dizkio Gipuzkoako Aldundiak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak adostu du Francisco Francoren diktadurarekin lotutako titulu guztiak baliogabetzea. Hala, besteak beste, 1939ko uztailaren 1ean onartutako seme kutunaren titulua eta 1945eko uztailaren 23an onartutako Foru Aldundiko ohorezko presidentearena kendu dizkiote diktadoreari.

Horiez gain, Francoren erregimenean emandako beste zenbait aitorpen, ohore eta sari ere baliogabetu dituzte. Eider Mendoza Aldundiko bozeramailearen esanetan, "balore demokratikoekin eta oinarrizko askatasun eta eskubideekin bateraezinak" direlako, eta "altxamendu militarra, gerra edota diktadura" goresten dutelako.

Prentsaurrekoan, Mendozak azaldu du 2022ko apirilean, Memoria Demokratikoaren Legea onartu aurretik eta horri aurrea hartuta, Aldundiak Iñigo Imaz historialariari eskatu ziola aipatu aferaren gaineko ikerketa abiatzea.

Horrekin asmo zuten 1937 eta 1975 urteen artean Francoren erregimenaren alde egindako izendapenak eta pertsona zein talde esanguratsuei emandako titulu guztiak biltzea. 2022ko irailean jaso zuten txostena, eta Batzar Nagusiekin partekatu zuen Aldundiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Eguneko albisteak Albisteak Frankismoari buruzko albisteak Memoria Historikoa Gipuzkoako Foru Aldundia