Politika -

FRANKISMOA

Donostiako Udalak frankistek hildako 24 udal-langileren heriotzak argitzeko kereila aurkeztu du

Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu du honekin "beste urrats bat" emango dela "egia, justizia eta erreparazioa lortzeko bidean", eta, hori dela, hain justu, Udalak frankismoaren eta Gerra Zibilaren biktimen inguruan bultzatzen duena.

Donostiako Udalaren artxiboko irudi bat: Irudia; Iban Garcia
Donostiako Udalaren artxiboko irudi bat: Irudia; Iban Garcia
Donostiako Udalak frankistek hildako 24 udal-langileren heriotzak argitzeko kereila aurkeztu du

1:36

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak frankistek hildako 24 udal-langile eta kargudunen heriotzak argitzeko kereila aurkeztu du ostegun honetan.

Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu duenez, kereila aurkeztea "beste urrats bat da egia, justizia eta erreparazioa lortzeko bidean", Udalak frankismoaren eta Gerra Zibilaren biktimen inguruan bultzatzen duen bidean, hain zuzen ere.

Donostiako Udaleko funtzionarioen eta langileen "eskubideak urratu" zirela nabarmendu du prentsaurrekoan, eta Justiziak "ohorea eta izen ona" berreskuratzeko bideak aurkitu behar dituela esan du, eta jasandako bidegabekeria aitortzea.

Udaleko Memoria Historikoaren Kontseilu Sektorialeko lantaldeak egindako ikerketaren bidez, 24 udal-langileren kasuei buruzko txosten bat egin zen, heriotza eragin arte beren eskubideen urraketa jasan zuten pertsonen gaineko azterketa, hain zuzen ere.

Biktimen zerrenda:

1. Abalde Garcia, Angel2. Aramendi Laca, Ignacio3. Arrizabalaga Pildain, Jose  4. Artola Iraola, Miguel5. Ayestaran Giordia, Miguel6. Burutaran Ormazabal, Saturio7. Catediano Fernandez, Vicente8. Eguilegor Zugasti, Ignacio Maria9. Fernandez Jauregui, Jose María 10. Frechilla Chico, Fulgencio 11. Iglesias Ansaño, Luis12. Isasa Azcue, Jose13. Martiarena Recondo, Ceferino 14. Navalón Ruiz, Cirilo15. Peñalva Bartolome, Paulino16. Pérez Quintana, Jose17. Simon Arruti, Toribio 18. Sorondo Martinez, Domingo19. Sorozabal Esnaola, Jose 20. Tulebras Pascual, Anastasio 21. Ugarte Sanchez, Jose22. Ulacia Arcocha, Ramon23. Zabala Fernandez, Millen 24. Zubiarrain Zabaleta, Jose

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Donostia Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa