Politika -

Oiartzun

Ertzaintzak “Montxo” Doral omendu du, ETAk Irunen 1996an hildako agentea

Ertzaintzaren Oiartzungo Zentraleko gune iraunkorrean "Montxo" omentzen duten irudiz eta testuz osatutako horma irudi bat ezarri dute, atentatuan hil zutenetik 27 urte bete direnean.

"Montxo" Doralen omenezko horma irudia. Argazkia: Irekia
"Montxo" Doralen omenezko horma irudia. Argazkia: Irekia
"Montxo" Doralen omenezko horma irudia. Argazkia: Irekia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oroimen ekitaldia egin dute larunbat honetan Ertzaintzaren Oiartzungo Zentralean, ETAk Irunen 1996an hildako "Montxo" Doral agentea oroitzeko, zerbitzuan zauritutako edo hildako ertzainei egingo zaien omenaldi sortaren baitan.

Ramon Doral Trabadelo Ertzaintzako Informazioko ofizialordea 1996ko martxoaren 4an, 36 urte zituenean, hil zuen ETAk Irunen, bere autoaren azpian jarritako bonba itsatsi batekin.

Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzarekin burua izan dira ekitaldian, "Montxo" Doralen senideekin eta lankideekin batera, atentatuan hil zutenetik 27 urte bete direnean.

Ertzaintzaren Oiartzungo Zentraleko gune iraunkorrean "Montxo" omentzen duten irudiz eta testuz osatutako horma irudi bat ezarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Ertzaintza Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa ETA Albisteak Gaur Oiartzun Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur Irun bideoak