Politika -

HILKETAREN 15. URTEURRENA

EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi "gizatasun falta" leporatu die Isaias Carrascoren alabak

ETAk hildako zinegotzi sozialistaren omenez egindako ekitaldia batean EH Bilduko udal ordezkariak egon ez izana eta minutu bateko isilunean parte hartu ez izana, "abisatu ez zietela esanez", kritikatu du Sandra Carrascok. "Bidea oraindik falta zaie", deitoratu du.

Ekitaldia Arrasaten Isaias Carrascoren omenez. Argazkia: EFE
Ekitaldia Arrasaten Isaias Carrascoren omenez. Argazkia: EFE
Ekitaldia Arrasaten Isaias Carrascoren omenez. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sandra Carrasco duela 15 urte ETAk Arrasaten (Gipuzkoa) hildako Isaias Carrasco zinegotzia sozialistaren alabak EH Bilduren edo Elkarrekin Podemoseko "gizatasun falta" deitoratu du, eta "bidea oraindik falta" zaiela gaineratu du. Carrasco gogoratzeko igande honetan Arrasaten izandako omenaldian egin ditu haren alabak adierazpen horiek, eta hilketaren ostean familiak bizi izandako "garai latzak" ere gogoratu ditu, "etorkizuna lapurtu zigutelako".  

Sandra Carrascok adierazi duenez, joan den ostiraleko udal bilkuran, Arrasaten, Isaias Carrascoren omenez ekitaldia egin zuten, baina EH Bilduko udal ordezkariak "ez ziren egon", eta ez zuten ere ondorengo minutu bateko isilunean parte hartu, "abisatu ez zietela esanez". "Haiei egindako gauza itsusia zela esan zuten, eta deseroso sentitu zirela", kritikatu du. "Ez zineten altxatu, egin nahi ez zenutelako", leporatu die.

Gainera, Elkarrekin Podemoseko ordezkari batek esan omen zuen "triste zegoela omenaldia egiteko proposamena ez zelako Elkarbizitzarako Batzordean adostu". Carrascok ordezkari honi galdekatu dio: "2018an nire aitaren omenez Udaletxean plaka jarri zutenean, ez al zinen tristetu ni eta nire ama entzunda? Orduan ez zenuen tristurarik sentitu, plaka hori jartzearen aurka bozkatu zenutelako".

"Ze pena, gizatasuna eta bidea egitea falta zaizue oraindik", leporatu die. Dena dela, gaineratu du ez duela itxaropena galtzen eta espero duela zenbait alderdik "elkarbizitzarako urratsak ematea".

"Sozialista izateagatik hil zuten"

Isaias Carrasco 2008ko martxoaren 7an hil zuen ETAk, urte horretako hauteskunde orokorrak baino bi egun arinago. 15 urte pasata, Carrasco omentzeko ekitaldian ere izan da Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia. Familiaren izenean, jasotako babes osoa eskertu du Sandra Carrascok. "Duela 15 urte ETAk gure bizitza hondatu zuen, aitari bizitza kendu zion eta familia-etorkizuna guri", gogoratu du.

Anduezak ere hitzak izan ditu ekitaldian, eta azpimarratu du Carrasco hil zutela "sozialista izateagatik, ahaztu behar ez duguna". "Sozialista guztiei gertatu zien bezala, desberdin pentsatzeagatik hil zuten Isaias, nazionalista ez izateagatik, alegia", gaineratu du.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ETA Arrasate PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Debagoiena gaur