Politika -

EHUko Udako Ikastaroak

'Txelis' ETAko kide ohiak eskutitz bidez hitz egingo du barkamenaz

EHUko Udako Ikastaroetako mintegi batean irakurriko dute eskutitza, Donostian. Bertan parte hartzera gonbidatu zuten Txelis, baina, eragindako polemika dela-eta, gonbidapenari uko egin zion.

'Txelis' ETAko buruzagi ohia (artxuboko irudia). EFE
'Txelis' ETAko buruzagi ohia (artxuboko irudia). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskutitz bidez plazaratuko du Jose Luis Alvarez Santacristina, Txelis, ETAko buruzagi ohiak barkamenaren eta biktimen doluminaren inguruko bere iritzia, EHUko Udako Ikastaroen barnean antolatutako mintegi batean.

Hala iragarri du Sabino Ayestaran mintegiko zuzendariak prentsaurrekoan. Ayestaranek berak irakurriko du testua ''Barkamena bizitzeko'' izeneko mintegian, eta irakurketak Espetxe Zuzendaritzaren baimena duela azaldu dute.

''Pertsona guztiek dute barkamena eskatzeko oinarrizko eskubidea, eta, baita, eskaera hori publikoki egiteko eskubidea ere'', esan du Ayestaranek. ''Inork ezin du debekatu. Beste kontu bat da gero barkamen hori onartua izango den ala ez'', gaineratu du.Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen barnean, 'Bizitzeko Barkatu' izeneko mintegian parte hartzera gonbidatu zuten Txelis. Gonbidapen horrek polemika eragin zuen, eta Txelisek berak bertan parte hartzeari uko egin zion, biktimak ez iraintzeko.Espetxe Zuzendaritzak presoak mintegian parte hartzeko beharrezko baimena eskatu ez zuela baieztatu eta ordu batzuetara eman zuen ezagutzera Txelisen erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea