Politika -

Katalunia

Lau urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote Borrasi

Edozein modutan, Gobernuari eskatutako indultu partzialari esker, litekeena da aske geratzea, zigorra bi urtera murriztea galdegin baitio Justizia Auzitegiak berak, "neurriz kanpokoa eta gehiegizkoa" dela iritzita.

Juntseko presidente Laura Borras. Argazkia: EFE
Juntseko presidente Laura Borras
Juntseko presidente Laura Borras. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau urte eta erdiko espetxe zigorra, hamahiru urteko inhabilitazioa —bederatzi prebarikazioagatik eta lau dokumentuak faltsutzeagatik— eta 36.000 euroko isuna ezarri dio Laura Borras Junts per Catalunyako presidenteari Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak. Hain zuzen ere, Letra Katalanen Instituzioko zuzendari zenean, 2013-2017 aldian, kontratuak zatitu izana —lehiaketa publikorik gabe adjudikatu ahal izateko— egotzi zioten Borrasi. 

Kataluniako Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eta 21 hilabeteko inhabilitazioa eskatu zuen horregatik. Borrasek, baina, bere errugabetasuna defendatu du une oro.

Edozein modutan, Gobernuari eskatutako indultu partzialari esker, litekeena da aske geratzea, zigorra bi urtera murriztea galdegin baitio Justizia Auzitegiak berak, "neurriz kanpokoa eta gehiegizkoa" dela iritzita. Gobernuko iturriek horri buruz esan dutenez, epaia irmoa denean, Auzitegiaren eskaria jasotzen badute, "beste edozein auzi bezala" bideratuko dute. Oroz gain, ebazpen judizialak errespetatzeko eskatu dute, eta oraindik ere epaia ez dela irmoa nabarmendu.

Indultua eskatu beharrean, zergatik ez dioten zigor txikiagoa ezarri ere arrazoitu dute epaian. Horren arabera, Borrasi egotzitako delituagatik ezin dute lau urte eta erditik beherako zigorrik jarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Epaiketak bideoak Ustelkeria politikoa gaur Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako Generalitatea Junts per Catalunya gaur