Politika -

Memoria historikoa

EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Berdeak-Equok Azazetan fusilatutakoak omendu dituzte

Altxamendu militarraren kontra zeuden ideologia eta alderdi politikoetako ordezkari ziren 16 preso politiko fusilatu zituzten duela 86 urte Azazetan, Emilio Mola jenearalaren aginduz.

Omenaldia gaur, Gasteizen. Argazkia:@EQUO_VG
Omenaldia gaur, Gasteizen. Argazkia:@EQUO_VG
Omenaldia gaur, Gasteizen. Argazkia:@EQUO_VG

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Berdeak-Equo alderdiek Azazetako mendatean 1937ko martxoaren 31tik apirilaren 1erako gauean fusilatu zituzten 16 preso politikoak omendu dituzte, tartean, Gasteizko alkate izandako Teodoro Gonzalez de Zarate errepublikarra. 

Bandera errepublikaren eta ikurriñen artean, lau alderdietako ordezkari eta jarraitzaileak Gasteizko Santa Barbara plazan bildu dira, gertakarien gaineko "inpunitateak gaurdaino irauten" duela salatzeko eta "biktima guztientat egia, justizia eta erreparazioa" eskatzeko. 

Bertan izan dira, besteak beste, Rocio Vitero EH Bilduren Gasteizko alkategaia eta Garbiñe Ruiz Elkarrekin Podemosen alkategaia, baita Eva López de Arroyabe Arabako Ahaldun Nagusi izateko EH Bilduren hautagaia eta David Rodriguez, Podemos Ahal Dugurena. 

Matxinada militarraren aurka zeuden korronte ideologiko eta alderdi politiko desberdinak ordezkatzen zituzten fusilatutakoek, tartean ziren, hautetsi eta militante errepublikano, sozialista, komunista, abertzale edo anarkista esanguratsuak. Emilio Mola jeneralak agindu zuen haiek hiltzea, urte hartako martxoaren 27an, Gasteizera egindako bisitan, indar matxinatu frankistek Bizkaiaren aurka laster egingo zuten erasoaldiaren bezperatan. 

Honako hauek izan ziren fusilatutako lagunak: Teodoro Gonzalez de Zarate, 1931 eta 1936 artean Gasteizko alkate izandakoa eta Izquierda Republikanako afiliatua; Francisco Diaz de Arcaya, PSOEko zinegotzia; Jose Luis Abaitua, EAJko karguduna; Victor Alejandre de Valdegovia, Partido Republicano Radical Socialista-ko militantea; Eduardo Covo, Telegrafos-eko langilea; Jaime Conca, azeituna saltzaile gasteiztarra; Jose Domingo Elorza, PSOEra afiliatutako margolaria eta Constantino Gonzalez, bizargin gasteiztarra. 

Halaber, fusilatuak izan ziren honakoak ere: Francisco Garrido, CNTra afiliatutako doitzailea; Prisco Hermua, CNTra afiliatutako jornalaria; Antonio Garcia, mekanikariao; Jesus Estrada, PCEra afiliatutako mekanikaria; Daniel Garcia de Albeniz, Maeztuko laboraria, CNTra afiliatua; Manuel Jose Collel, Union Republicanara afiliatutako trenbide-langilea; Manuel Hernandez, trenbide-langilea eta Casimiro Cerrajeria, UGTra afiliatutako piroteknia-langilea. 

Denak ere Gasteizko espetxean zeuden preso eta martxoaren 31an aske utzi zituzten, Ordena Publikoko ordezkariaren aginduz. 

Behin kanpoan zirela, guardia zibil, errekete eta falanigsta talde batek berriro atxilo hartu zituzten. Bi ibilgailutan sartuta, Azazetako mendatera eraman zituzten, eta bertan hil eta hobi batean lurperatu. 

Todos ellos se encontraban detenidos y encarcelados en la prisión de Vitoria y la noche del 31 de marzo fueron puestos en libertad por mandato del delegado de Orden Público.

Ezkerreko lau alderdiek Arabako erakundeei eskatu diete auzitegietan frankismoaren aurkako kereila bat jar dezatela gizateriaren aurkako krimenengatik, eta bideak jar ditzatela zigorgabetasunarekin amaitu eta gerrako eta diktadurako krimenak epaitzeko.

Los nombres de los 16 fusilados. @ElkarrekinVG

Ekitaldi instituzionala Gasteizen

Ostiralean, Frankismoaren Biktimak Oroitzeko eta Aitortzeko Eguna ospatzeko ekitaldia egin zen Gasteizen. Udalak ezarri zuen egun hori, 2018an, bereziki, Azazetan hildako Teodoro Gonzalez de Zarate eta Juan Francisco Diaz de Arcaya udal-korporazioko kideak gogora ekartzeko.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidentea eta Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua izan ziren omenaldian, besteak beste. 

Errekonozimendu-ekitaldia 2018tik egiten da, Posta kalearen eta Agirre Lehendakariaren enparantzaren arteko elkargunean, Isiltasunean Oihuka eskulturaren ondoan. Eskultura horrek errepresio frankistaren eta diktaduraren biktima guztiak gogorarazten ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba EH Bildu Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Frankismoa Memoria Historikoa Erailketak Ezker Anitza Equo Berdeak