Politika -

Ohar baten bitartez

Elkarrizketaren bidea berretsi dute Gernikako Akordioren sinatzaileek

"Gizartearen gehiengoak nahi duen bezala" Espainiako eta Frantziako Gobernuak "berehala" ETArekin elkarrizketa hasteko eskatu dute.

Gernikako Akordioa. EFE
Gernikako Akordioa. EFE
Gernikako Akordioa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Akordioaren sinatzaileek azken egunetako atxiloketak salatu dituzte, bai Londresekoak, baita asteazkenean Bilbon egin zena ere", eta ildo honetan, "bakerako bide bakarra elkarrizketa da", adierazi dute ohar baten bitartez.

"Atxiloketek ez dute gatazkaren behin betiko irtenbidea ekarriko", diote, eta "bakea lortzeko bide bakarra, ETAren jarduera armatua amaitu zenetik batik bat, elkarrizketa da".

Honen harira, "gizartearen gehiengoak eskatzen duen bezala" Espainiako eta Frantziako Gobernuak "berehala" ETArekin elkarrizketa hastearen aldeko apustua berretsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea