Politika -

Atxiloketa

Josu Rodriguez Mallabiarrena atxilotu dute Bilbon, zigorra bete dezan

Kale indarkeriarekin lotutako delituak egotzita auzipetu zuten Rodriguez Mallabiarrena. Aste honetan jazotako seigarren atxiloketa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko hainbat agentek Josu Rodriguez Mallabiarrena atxilotu dute larunbat honetan 14:00ak aldera Bilbon, Auzitegi Nazionalak eskatuta, Barne Ministerioak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Rodriguez Mallabiarrena kale indarkeriarekin lotutako deituak egin izana leporatuta zigortu zuten.

Aste honetan izandako seigarren atxiloketa da. Barne Ministerioak azpimarratu duenez, "talde terrorista honen azpiegiturari kolpe handia eman diote Estatuko Indar eta Segurtasun agenteek".

Ostiral honetan Antonio Troitiño Arranz eta Ignacio Lerin Sanchez atxilotu zituzten Londresen. Asteazkenean, berriz, Maialen Zuazo Aurrekoetxea atxilotu zuten, ETArekin lan egiteagatik zazpi urteko espetxe-zigorra betetzeko.

Egun bat lehenago, ekainaren 26an, Ugaitz Errazkin Telleria eta Jose Javier Oses Carrasco atxilotu zituzten Frantziako Albi hirian. Errazkin Telleriari Isaias Carrasco eta Ignacio Uriaren hilketak leporatu dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea