Politika -
Udal eta foru hauteskundeak
Nola eta noiz bozkatu behar da posta bidez M28ko hauteskundeetan?
Botoa postaz emateko asmoa baduzue edo ematera behartuta bazaudete, hona hemen botoa baliozkoa izateko bete beharreko epeak jasotzen dituen gida laburra.
EITB Media
Badator maiatzaren 28ko hauteskunde eguna: udal eta foru hauteskundeak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Botoa postaz emateko asmoa baduzue edo ematera behartuta bazaudete, hona hemen botoa baliozkoa izateko bete beharreko epeak jasotzen dituen gida laburra.
Espainiako Estatuan bizi bazara
- Apirilaren 4tik maiatzaren 18ra bitartean posta bidez bozkatzeko eskaera egingo da, Estatistikako Institutu Nazionalaren webgunean edo Correosen eskuragarri dagoen inprimaki bat erabiliz. Bi kasuetan, betetako inprimakia Correoseko edozein bulegotan aurkeztu beharko da. Posta-zerbitzuko funtzionarioek nortasuna egiaztatzen duen jatorrizko agiria erakusteko eskatuko dizute, eta sinadura bat datorrela egiaztatuko dute.
- Maiatzaren 8tik 21era, posta bidez bozkatzeko agiriak eta jarraibideak eskaeran adierazitako helbidean jasoko dituzu.
- Maiatzaren 8tik 24ra bitartean posta ziurtatu bidez bidaliko duzu botoa hauteskunde-mahaira. Hala ere, epea Hauteskunde Batzorde Zentralaren erabakiz luza daiteke.
Aldi baterako atzerrian bizi izanez gero
- Apirilaren 4tik aurrera, aldi baterako bizilekutik hurbilen duzun Espainiako Matrikula Kontsularraren Erregistroan inskribatuko zara, ez-egoiliar gisa.
- Apirilaren 4tik 29ra, ez-egoiliar gisa agertzen zaren kontsulatuan eskatuko duzu botoa, Barne Ministerioaren webgunean deskarga daitekeen inprimaki bat edo bulego edo atal kontsularretan eskuragarri dagoena erabiliz. Betetako eskabidea bulego edo atal horietan aurkeztu beharko duzu, eta kontsulatuko funtzionarioak, interesduna identifikatu ondoren, Matrikula Kontsularraren Erregistroan ez-egoiliar gisa inskribatuta dagoela eta sinadura bat datorrela egiaztatuko du.
- Maiatzaren 2tik 8ra bitartean, posta bidez bozkatzeko agiriak eta jarraibideak jasoko dituzu eskabidean adierazitako atzerriko helbidean.
- Maiatzaren 2tik 24ra bitartean posta ziurtatu bidez bidaliko du botoa hauteskunde-mahaira. Hala ere, epea Hauteskunde Batzorde Zentralaren erabakiz luza daiteke.