Politika -

APIRILEKO SOZIOMETROA

EAJk irabaziko lituzke Gipuzkoako Foru Aldundirako hauteskundeak, EH Bilduk hurbiletik jarraituta

Gipuzkoako Foru Aldundiak apirileko soziometroaren emaitzak aurkeztu ditu. Maiatzaren 28ko hauteskundeei begira egindako hauteskunde-prospekzioaz gain, inkestak Gipuzkoako herritarren kezka nagusiak islatzen ditu.

Imagen de archivo de las Juntas Generales de Gipuzkoa
Imagen de archivo de las Juntas Generales de Gipuzkoa
Imagen de archivo de las Juntas Generales de Gipuzkoa

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk irabaziko lituzke Gipuzkoako foru hauteskundeak, botoen % 36,2rekin, hau da, 2019ko hauteskundeetan baino 0,3 puntu gehiagorekin. EH Bilduk, bere aldetik, 2,1 puntu egingo luke gora, botoen % 34 eskuratuta, bi alderdi abertzaleen arteko aldea murriztuta.

PSE-EE hirugarren postuan geratuko litzateke, botoen % 15,9 lortuta, azken hauteskundeetan baino 1,4 puntu gutxiago, eta Elkarrekin Podemosek ere behera egingo luke, 1,7 puntu gutxiagorekin, % 7,3an geratuta. Azkenik, PPk botoen % 4,6 lortuko lituzke (-% 0,2) eta Voxek, botoen % 1,1.

Botoak eserlekuetara eramanda, EAJk berdin jarraituko luke edo ordezkari bat edo bi irabaziko lituzke (20-22); EH Bilduk bi batzarkide irabaziko lituzke (19); PSE-EEk ordezkari bat edo bi galduko lituzke (7-8); eta Elkarrekin Podemosek beste bat edo bi galduko lituzke (2-3). Azkenik, PPk egungo eserlekuari eutsiko lioke, eta Voxek ez luke ordezkaritzarik lortuko. 

Datu horiek Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaile eta Gobernantza diputatuak ostiral honetan aurkeztu duen apirileko soziometroan jaso dira. Gipuzkoan bizi diren 18 urtetik gorako 1.200 pertsona elkarrizketatu dituzte, eta landa-lana martxoaren 27a eta 31 bitartean egin zuten telefono bidezko elkarrizketaren bidez.

Ekonomia, kezka nagusia

Bestalde, inkestatutako pertsonen erantzunetatik ondorioztatzen da enplegua eta krisi ekonomikoa direla oraindik ere Gipuzkoako herritarren kezka nagusia, eta prezioen gorakadari buruzko kezkak bere horretan jarraitzen du.

Hala ere, biztanleriaren egoera ekonomikoak apur bat hobera egin du udazkeneko soziometroarekin alderatuta, eta etorkizunari begira ere aurreikuspen onak dituzte egoera pertsonalean: hilabete amaierara arazorik gabe iristen direnen kopuruak gora egin du, eta hilaren amaierara arazoekin iristen direla diotenen kopuruak behera.

Prezioen garestitzeari dagokionez, inkestatuen % 46,2k diote bizi-mailak berdin jarraitzen duela, eta % 71,5ek uste dute prezioen gorakadak jarraipena izango duela datozen hilabeteetan. Ildo horretan, 45,8k uste dute 2008koa bezalako finantza-krisi baten aurrean egon gaitezkeela.

Gipuzkoan dauden arazo nagusien artean, enpleguaren ondoren berehalako erantzuna behar dutenak dira Osakidetzako hobekuntzak, etxebizitza, krisi ekonomikoa eta prezioen igoera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Gizartea EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde inkestak Gipuzkoako Foru Aldundia