Politika -

Mikel Zabalza auzia

Espainiako Gobernuak azalpenak emango dizkie gaur Geroa Bai eta EAJri, Arturo Espejo mailaz igotzeagatik

Berriki, Mikel Zabalzaren senitartekoek salatu dute Espejo Valero guardia zibila mailaz igo izanak gertaturikoa argitzeko esperantzak zapuztu dizkiela, eta "duela 37 urte ginen puntu berean gaude", erantsi dute.

Arturo Espejo eta Espainiako Barne ministro Fernando Grande-Marlaska
Arturo Espejo eta Espainiako Barne ministro Fernando Grande-Marlaska
Arturo Espejo eta Espainiako Barne ministro Fernando Grande-Marlaska

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak azalpenak emango dizkie astearte honetan, Senatuan, Geroa Bai eta EAJ alderdiei, Mikel Zabalzaren atxiloketan zerikusia izan zuen Arturo Espejo Valero guardia zibila mailaz igotzeagatik.

Berriki, Mikel Zabalzaren senitartekoek salatu dute Espejo Valero guardia zibila mailaz igo izanak gertaturikoa argitzeko esperantzak zapuztu dizkiela, eta "duela 37 urte ginen puntu berean gaude", erantsi dute. Idoia Zabalzaren esanetan, Espainiako Gobernuak nahiago izan du tortura saritu, egia eta justizia bilatu baino, "alde batera utzita Nazio Batuen biktimekiko irizpideak". Halaber, iraintzat jo du guardia zibilaren maila igoera, eta begiak zabaltzeko balio izan diela azaldu du.

Mikel Zabalza 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuten Donostian, beste bost pertsonarekin batera; kargurik gabe aske geratu ondoren, torturak salatu zituzten bostek. Zabalzaren gorpua, baina, 19 egun geroago aurkitu zuten, Bidasoa ibaian, eskuburdinak jarrita zituela.

Arturo Espejo Valero guardia zibila izan zen, hain zuzen ere, Mikel Zabalzaren atxiloketa eta Intxaurrondoko galdeketa gidatu zuen guardia zibila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Geroa Bai Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Senatua Polizia abusuen biktimak