Politika -

Diputatuen Kongresua

Kongresuak onartu egin du elikagaiak alferrik galtzea saihesteko lege-proiektua

Testuak konponbiderako lehentasunen hierarkia ezarriko du, "2030 Agendaren ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzko helburua" betetzeko.

Kongresuko presidente Meritxell Batet. Argazkia: EFE
Kongresuko presidente Meritxell Batet
Kongresuko presidente Meritxell Batet. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak elikagaiak alferrik galtzea saihesteko lege-proiektua onartu du gaur, ostegunarekin, "elikagaiak alferrik galtzea saihestu eta murrizte aldera", konponbiderako lehentasunen hierarkia ezarriz, "2030 Agendaren ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzko helburua" betetzeko.

Konstituzioaren 90. artikuluak arautzen duenez, Senatuak bi hilabete izango ditu testua onartzeko, betoa jartzeko edo testua bera aldatzeko.

Aldaketaren bat eginez gero, testua Kongresura bidaliko dute berriro, Behe Ganberaren erabakiaren zain. Onespena jasotakoan, legea BOEn argitaratuko dute, eta orduan sartuko da indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Berriak Politika Espainiako Gobernua bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Elikagaiak gaur albisteak