Politika -

Bakea lortzeko proposamena

Arana: 'Amnistia orokorra bidegabekoa izango litzateke biktimentzako'

Ezker Anitza-IUko koordinatzaileak ohartarazi duenez, "ETAren ekintza armatuaren behin betiko amaierak ez ditu azken 50 urteetako indarkeriaren ondorioak ezabatuko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoentzako balizko amnistia orokorrak errefusatu ditu larunbat honetan Mikel Arana Ezker Anitza-IUko koordinatzaileak, baina epaitegietako "salbuespenak" bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Aranak "Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko Proposamena" izenburuko testua aurkeztu du. Ezker Anitza-IUko arduradunak ohartarazi duenez, "ETAren ekintza armatuaren behin betiko amaierak ez du azken 50 urteetako indarkeriaren ondorioak ezabatuko". "Etorkizuneko elkarbizitzarako beharrezkoa da jazotakoaren injustiziaren, egindako minaren eta biktimen duintasunaren aitorpena", azaldu du Aranak.

Gauzak horrela, ETAko presoentzako balizko amnistia orokorrak ukatu ditu Aranak, "biktimentzako bidegabekoa izango litzatekeelako eta euskal gizartearen gehiengo batek ez lukeelako ulertuko". Halaber, Espainiako Gobernuari, ezker abertzaleari eta ETAko presoei ezarritako epaitegietako "salbuespenak" (Alderdien Legea eta terrorismoaren aurkako legea, tartean) bertan behera uzteko eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea