Politika -

M 28

UPNk irabazi ditu hauteskundeak Iruñean, EH Bilduk baino zinegotzi bat gehiago lortuta

9 zinegotzi eskuratu ditu Cristina Ibarrola buru duen zerrendak. EH Bildu gelditu da bigarren, 8 zinegotzirekin. 5 ditu PSNk, 2 PPk, 2 Geroa Baik eta 1 Zurekin Nafarroa koalizioak.

M 28 hauteskundeetako Iruñeko udaleko emaitzak
M 28 hauteskundeetako Iruñeko udaleko emaitzak
M 28 hauteskundeetako Iruñeko udaleko emaitzak

Agurtzane Aramendi | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNk irabazi ditu udal hauteskundeak Iruñean. Cristina Ibarrola buru duen taldeak 9 zinegotzi eskuratu ditu, botoen % 30,3 eskuratuta. Duela lau urte, Navarra Suma koalizioaren barruan aurkeztu zen UPN, PP eta Ciudadanos alderdiekin batera, eta orduan 13 zinegotzi lortu zituzten elkarrekin.

Bigarren lekuan gelditu da EH Bildu, botoen % 27,4 lortuta. Honek 8 zinegotzi eman dizkio, azken hauteskundeetan baino bat gehiago.

PSN dago hirugarren lekuan, botoen % 15,64rekin, 5 hautetsi eskuratuta. Azken hauteskundeetako zinegotzi kopuru bera lortu du.

PP da hurrengoa, botoen % 8,41 lortuta; 2 zinegotzi izango ditu aurrerantzean.

Jarraian, Geroa Bai geratu da: botoen % 7,55 jaso ditu eta 2 zinegotzi izango ditu (aurreko legegintzaldian izandako kopuru bera).

Iruñeko Udalean egongo den azken indarra Zurekin Nafarroa izango da. Bozen % 5,16 eskuratu ditu, eta zinegotzi bat izango du.

Parte-hartzea % 66,61ekoa izan da.

Akordio posibleak

Iruñeko Udalean, 14 hautetsik osatzen dute gehiengo osoa. PPk bere bi zinegotziak UPNri utziko balizkio, 11ren babesa izango luke. EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa batuz gero, 11 bilduko lituzkete. PSNren 5 zinegotziak beharko dira gehiengo absolutua lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iruñeko argazkiak UPN Albisteak PSN Geroa Bai EH Bildu Izquierda-Ezkerra Nafarroako Hauteskundeei buruzko albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Podemos gaur Hauteskundeak Iruñeko Udala albisteak Foru hauteskundeak 2023 Hauteskundeak emaitzak M28 Nafarroako udal eta foru hauteskundeak 2023 PPN gaur Cristina Ibarrola Iruñea