Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hauteskundeen osteko negoziazioak, Hezkuntza Legea eta maiatzeko euriborra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Ortuzar eta Otegi, hauteskunde gauean.
Ortuzar eta Otegi, hauteskunde gauean.
Ortuzar eta Otegi, hauteskunde gauean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 31, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskundeen osteko negoziazioak: Igandeko udal eta foru hauteskundeen ostean, alderdi guztiak hasi dira akordioetarako asmoen berri ematen, eta gobernuak osatu arte, negoziazioek ez dute etenik izango.

- Hezkuntza Legea: Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Hezkuntza Legearen nondik norakoak azalduko ditu Eusko Legebiltzarrean, alor horri dagokion batzordean. Bertan izango dira, halaber, Arartekoa eta Gure Platera Gure Aukera plataforma, euren ekarpenak egiten.

- Maiatzeko euriborra: Gaur ezagutuko da euribor adierazlearen maiatzeko batez besteko tasa. Azken hilabeteotako joeraren arabera, % 3,8ren gainetik kokatzea aurreikusten da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Hipotekak albisteak Kontsumorako prezioen indize Gizartea albisteak EH Bildu PSE-EE Bizkaia Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023