Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Anduezak ez du uste EAJ eta PSE-EEren arteko akordioa gaur lortuko denik, "lotu gabeko kontuak" daudelako

PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, EH Bilduren "mandatari lanak" egiteak ez dio ezer onik ekarri Elkarrekin Podemosi eta "bere burua baztertzea" akatsa izan da.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, Radio Euskadin
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, Radio Euskadin
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, Radio Euskadin

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maitzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak igarota, PSE-EEk eta EAJk gehiengoa duten udaletan eta foru aldundietan gobernatzeko akordio orokorra negoziatzen jarraitzen dute. Oraindik ez dute adostasunik lortu, eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak ez du uste gaur erdietsiko dutenik, oraindik ere "lotu gabeko kontuak" daudelako.

Anduezaren arabera, bi alderdiak bat datoz erakundeei egonkortasuna emateko beharrarekin. Horren iritziz, koalizio gobernuaren formulak erakundeei egonkortasuna ematea ahalbidetuko luke. Edonola ere, negoziatzen ari diren akordioa udalak eta aldundiak osatzeko markoa izango dela eta tokiko eta lurraldeetako batzarrek zeresana izango dutela azpimarratu du.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan, Anduezak baztertu egin du PP inongo gobernutan sartzea, eta esan du hori EAJrekin partekatutako ikuspegia dela. Horren ordez, gehiengoak osatzeko "unean uneko akordioak" bilatzearen alde agertu da.

PPk EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako hautagaiak babestuko balitu ere, Anduezak ez du uste popularrei ezer eskertu beharko litzaiekeenik.

Bestalde, Elkarrekin Podemosi zuzenduta adierazi du EH Bilduren "mandatari lanak" egiteak ez diola ezer onik ekarri koalizio moreari, eta "bere burua baztertzea" akatsa izan dela. Gainera, baztertu egin du Elkarrekin Podemosek Gipuzkoako Diputazioan ezkerreko gobernua osatzeko egindako proposamena. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSE-EE berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak gaur Udal eta foru hauteskundeak EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eneko Andueza gaur