Politika -

U23 hauteskundeak

Sanchezek aurrez aurreko eztabaida proposatu du Feijoorekin astelehenero, U23ra arte

Espainiako Gobernuko presidenteak esan du eztabaida demokratikoen hauteskundeak izatea nahi duela. PPk, ordea, atzera bota du proposamena. "Espainiak ez ditu zazpi eztabaida behar, Sanchezek behar ditu. Espainia ez dago xelebrekerietarako", esan du Borja Semper PPko bozeramaileak.

Pedro Sanchez, astelehen honetan, elDiario.es-en "Fondos europeos" foroan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez, astelehen honetan, elDiario.es-en "Fondos europeos" foroan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez, astelehen honetan, elDiario.es-en "Fondos europeos" foroan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Alberto Nuñez Feijoorekin astelehenero aurrez aurreko eztabaidak egitea proposatu du, datorren uztailaren 23ko hauteskunde orokorrak iritsi arte, ekainaren 12an hasita. PPk, ordea, atzera bota du proposamena. "Espainiak ez ditu zazpi eztabaida behar, Sanchezek behar ditu. Espainia ez dago xelebrekerietarako", esan du Borja Semper PPko bozeramaileak.

Sanchezek ziurtatu du eztabaida demokratikoen hauteskundeak izatea nahi duela, eta adierazi du zazpi aste geratzen direla hauteskunde orokorrak egin arte. "Denbora nahikoa dago herritarrek bakoitzak proposatzen duenari buruzko iritzia eraiki dezaten", esan du.

Azaldu duenez, lau hedabideren lau eskaintza jaso ditu eztabaidok egiteko, eta guztiak onartzen dituela eta gainerako hedabideei irekita dagoela adierazi du. Eztabaidak audientzia handiagoko programetan egitea edo horietarako gune berezi bat sortzea proposatu du.

Hori gauzatzeko arauei dagokienez, moderazioa neutrala izatea, denborak orekatzea eta errespetu arauak egotea proposatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak PSOE Albisteak Alderdi Popularra Hauteskunde orokorrak Espainian Espainiako Gobernua albisteak Espainia Pedro Sánchez albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak Alberto Núñez Feijóo