Politika -

U23

Teresa Ribera izango da Sanchezen bigarrena PSOEren Kongresurako zerrendan, eta Margarita Robles laugarrena

PSOEren Batzorde Federalak larunbatean, ekainak 10, berretsiko ditu Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hautagai-zerrendak.

Teresa Ribera eta Margarita Robles. Argazkia: EITB Media.
Teresa Ribera eta Margarita Robles
Teresa Ribera eta Margarita Robles. Argazkia: EITB Media.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroa Pedro Sanchezen bigarrena izango da ziurrenik PSOEren Kongresurako zerrendan, eta Margarita Robles Defentsa ministroa, laugarrena.

Gainera, litekeena da Felix Bolaños Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetarako eta Memoria Demokratikoko ministroa hirugarren izatea, iturri sozialistek EFEri adierazi diotenez.

PSOEren Batzorde Federalak larunbatean, hilak 10, berretsiko ditu uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hautagai-zerrendak, aste honetan lurralde bakoitzak proposamenak onartu ostean, aldaketak egiteko ahalmenarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Hauteskunde orokorrak Espainia argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Senatua gaur Hautagaiak gaur