Politika -

Araba

Javier Uriarte Lantarongo alkate eta berrautaketarako hautagaia hil da

59 urte zituen Uriartek, eta datorren larunbatean berrautatu nahi zuten Arabako udalerri horretako alkate, maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan lortutako garaipenaren ostean.

Javier Uriarte. Argazkia: EAJ
Javier Uriarte. Argazkia: EAJ
Javier Uriarte. Argazkia: EAJ

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Uriarte Lantarongo (Araba) alkate eta EAJren hautagaia "bat-batean" hil da, alderdi jeltzaleak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Egipton oporretan zegoela bihotzekoak eman dio.

59 urteko Uriartek datorren larunbatean Lantarongo alkate gisa berrautatua izateko asmoa zuen, maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan lortutako garaipenaren ostean.

EAJk, sare sozial batean zabaldutako mezu baten bidez, "atsekabea" agertu du Uriarteren "bat-bateko" heriotzagatik, eta senitartekoen eta lagunen minarekin bat egin du.

Bestalde, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Twitterren zabaldutako beste mezu batean adierazi duenez, Uriartek "politikaren alderdi on guztiak ordezkatzen zituen" eta "atsedenik gabe lan egiten zuen bizilagunen bizitza hobetzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Bizkaia Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Zenbat hautagai daude hauteskundeetan? Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa