Politika -

Udalen eraketa

Xabier Ortuzar (Guzan) izango da Bermeoko Udaleko lehen alkateordea, eta Nadia Nemeh (EH Bildu), bigarrena

Asier Larraurik ez du, oraingoz, bere dimisioa ofizialki eman. Legearen arabera, idatziz egin beharra dauka. Pentsatzekoa da une batetik bestera egingo duela. Eta dimisioa ofizialki ematen den unetik hamar eguneko epea dago alkatea aukeratzeko.

Bermeoko udaletxea. EITBko bideo batetik hartuta irudia
Bermeoko udaletxea. EITBko bideo batetik hartuta irudia
Ostiralean Udalbatza bilduko da Bermeon, eta Asier Larraurik zinegotzi aktari uko egingo dio

01:23

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Ortuzar izango da Bermeoko Udaleko lehen alkateordea eta Nadia Nemeh izango da bigarrena, Guzan herri plataforma independenteko iturriek Euskadi Irratiari adierazi diotenez. Bildurekin sinatutako akordioak jasotzen duenez, Asier Larraurik izan behar zuen alkate, eta Xabier Ortuzar independienteak alkateorde.

Plataformaren esanetan, udal hauteskundeetan ez da marka edo alderdia bozkatzen, hautagaia baizik, eta, beraz, alkatea Larrauri ez bada, Ortuzarri dagokio aginte makila hartzea, eta ez dute beste aukerarik onartuko.

Testuinguru horretan, pilota EH Bilduren teilatuan dagoela esan du, eta koalizio subiranistak bi alderdien arteko akordioa bete ezean, alkatetza EAJk hartuko duela esan diote Euskadi Irratiari plataformako iturriek.

Herri plataforma independenteak akordioa sinatu zuen EH Bildurekin Asier Larrauri alkate izendatzeko, baina azken horrek atzo dimisioa eman zuen auto-istripua izan eta alkohol-proban baimendutako alkohol-tasa gainditu ondotik.

Asier Larraurik ez du, oraingoz, bere dimisioa ofizialki aurkeztu. Legearen arabera, idatziz egin beharra dauka. Pentsatzekoa da une batetik bestera egingo duela, eta behin dimisioa ofizialki aurkezten den unetik hamar eguneko epea dago alkate berria aukeratzeko. EAJk 8 zinegotzi ditu Bermeoko Udalean, EH Bilduk 5 eta Guzan herri plataformak 4.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren aburuz, Larrauriren dimisioa "ohoragarria" da. Ildo horretatik, dimisioa aurkeztu ostean, "zentzuz" akordio bat lortzea espero du, herri horretan "gehiengo alternatiboa" sendotzeko.I

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Bermeo Politika Bizkaia EH Bildu Araba Eguneko albisteak Albisteak