Politika -

Bake prozesua

'Estatuek irtenbide demokratikorako urratsak eman behar dituzte'

Pernando Barrena ezker abertzaleko bozeramaileak adierazi duenez, "Euskal Herrian salbuespenezko egoera batean gaude oraindik". "Bidea oztopatzeko jarrerari eutsi dio Espainiako Gobernuak", salatu du.

Pernando Barrena ezker abertzaleko bozeramailea. Argazkia: EITB
Pernando Barrena ezker abertzaleko bozeramailea. Argazkia: EITB
Pernando Barrena ezker abertzaleko bozeramailea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Mayo Ekineko kidea espetxetik atera den harira, Pernando Barrena ezker abertzaleko bozeramaileak adierazi duenez, "Espainiako eta Frantziako Estatuek irtenbide demokratikorako urratsak eman behar dituzte".

Udal eta foru hauteskundeetarako Eusko Alkartasunarekin eta Aralarrekin koalizio bat osatzeko elkarrizketetan ezker abertzalearen ordezkaria izan zen Gorka Mayo. Zentzu honetan, Barrenak esan duenez, "militantzia politikoagatik zigortu dituzten preso ugari dago" Espainiako espetxeetan (Bateragune, Segi, Ekin, 18/98 Auzia edo Askatasuna auziengatik, besteak beste). "Ezker abertzalea legeztatzeko bideak zabaldu direnean, ez dira proiektu politiko guztientzako baldintza berberak izan", salatu du.

"Euskal Herrian salbuespenezko egoera batean gaude oraindik". "Gainera, Espainiako Gobernuari Parot doktrina baliogabetzeko eskatu badiote ere, bidea oztopatzeko jarrerari eutsi dio", azpimarratu du Barrenak. Gauzak horrela, "nazioarteko herrialdeen eta Euskal Herriaren mezua argia da: Estatuek irtenbide demokratikorako urratsak eman behar dituzte, eta normalizazio demokratikoaren aldeko jarrera aktiboa hartu behar dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea