Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, EITB Gala eta 'Geldiezinak'proiektua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

PPren presidente Alberto Nuñez Feijoo. Argazkia: EFE
PPren presidente Alberto Nuñez Feijoo
PPren presidente Alberto Nuñez Feijoo. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Feijooren inbestidura: Alberto Nuñez Feijoo PPko hautagaiaren inbestiduraren bigarren saioa hartuko du Espainiako Diputatuen Kongresuak, eta Mertxe Aizpurua EH Bilduren eleduna izango da hitza hartzen lehena. Ondoren, Aitor Esteban EAJko bozeramailearen txanda izango da, eta BNGko, UPNko, CCko eta PPko ordezkariak igoko dira haren atzetik tribunara. 09:00etan hasiko da saioa.

- EITB Gala Zinemaldian: EITBren Galan 'Itxaso' euskal telesail berriaren aurrestreinaldia, 19:30ean. Aurretik, goizean, EITBren Zinemaldiko karpan, aurkezpena egingo da.

- 'Geldiezinak' proiektua: Basque Team Fundazioak 'Geldiezinak' proiektuaren aurkezpen ekitaldia egingo du 11:00etan. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du aurkezpenean, eta bertan izango da Joseba Urkiola EITB Mediako Kiroletako zuzendaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Euskaraz Politika albisteak PP Zinemaldia 2024 Donostiako azken albisteak Europa bideoak Hauteskunde orokorrak Espainian Espainiako Gobernua argazkiak Zinema estrenaldiak Gaurko titularrak Albisteak Euskal zinema sariak PPko presidentea