Politika -

Inbestidura

PSOEk espero du Sanchez urriaren bigarren hamabostalditik aurrera inbestitzea, CCren babesa ziurtzat emanda

Hautagai sozialistak Feijoren inbestidurak porrot egin arte itxaron behar du. Bihar da bigarren bozketa, eta hala, ordutik aurrera ugarituko dituzte alderdiekin hartu-emanak.

Sanchez, irribarretsu, atzo Kongresuan. Argazkia: EFE
Sanchez, irribarretsu, atzo Kongresuan.
Sanchez, irribarretsu, atzo Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta hautagai sozialistaren inbestidura urriaren 16tik egingo delakoan dago PSOE, data guztiz itxi gabe badute ere. Izan ere, Junts eta ERC alderdiekin akordioak lortu behar dituzte aurrena sozialistek.  

Hain justu, Oriol Junqueras ERCko buruzagiak bilerara deitu ditu gaurko taldeko diputatu eta senatariak, negoziazioak aztertzeko. 

Katalanen babesa ez ezik, Coalicion Canariaren botoa ere nahiko luke PSOEk, eta hori ere lortuko duela ziurtzat jo du, CCk Feijooren inbestiduraren alde bozkatu zuen arren. Sozialisten arabera, "Kanarietako agenda" onartuko dute Ana Omarasen babesaren truke (horixe eskatu du uharteko taldeak). 

Coalicion Canaria alderditik diote euren eskakizunak harago doazela, eta PSOEk amnistiari buruz erabakitzen duena ere kontuan hartuko dutela ohartarazi dute. Aitortu dutenez, Kongresuko Mahaia osatzeko negoziazioez geroztik (abuztuan) ez dute berriro sozialistekin hitz egin. 

Alberto Nuñez Feijoo hautagai popularrak inbestitua izateko lehen bozketan porrot egin zuen atzokoan. Bihar da bigarrena, baina orduan ere, liteekena da babes nahikorik ez lortzea. Sanchezen txanda izango da, bada. PSOEk orduan ugarituko ditu alderdiekin hartu-emanak. "Bihartik aurrera garai berri bat abiatuko da", erantsi dute. 

Francina Armengol Kongresuko presidenteak bihar bertan jakinaraziko dio Espainiako erregeari Feijooren porrota, eta monarkak beste bilera sorta bat deituko beharko du. Litekeena da urriaren 2an eta 3an izatea batzar horiek, baina hori ere zehazteko dago. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak ERC