Politika -

FEIJOOREN INBESTIDURA

Feijooren inbestidura bigarrengoz bozkatuko du Kongresuak, gaurkoan ere porrot egingo duela jakinda

12:15ean hasiko da bigarren inbestidura saioa, Francina Armengol Kongresuko presidenteak Konstituzioan jasotako epeak kontuan hartuta hala erabakita. Feijoo izango da hitza hartzen lehena.

Alberto Nuñez Feijoo, lehen bozketaren ondoren. Argazkia: EFE
Alberto Nuñez Feijoo, lehen bozketaren ondoren.
Alberto Nuñez Feijoo, lehen bozketaren ondoren. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nuñez Feijoo Espainiako Gobernuko presidente izateko PPren hautagaiaren inbestidura bigarren aldiz bozkatuko dute gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Asteazkeneko ahaleginak huts egin ondoren, gaurkoan ere segurutzat jotzen da buruzagi popularrak ez duela lortuko presidente izateko behar duen gehiengoa (bigarren bozketan honetan, gehiengo sinplea behar du).

Konstituzioaren 99. artikuluak dio lehen bozketan gehiengo osoa lortzen ez bada, 48ko epean deitu behar dela bigarrena. Aurreneko saioan ez bezala, gaurkoan ez da egongo eztabaida luzerik. Tarte oso laburrak izango dituzte hautagaiak zein talde parlamentarioetako ordezkariek euren azalpenak emateko.

Aurreikusita bezala, asteazkenean 172 aldeko boto eta kontrako 178 jaso zituen Feijook, gehiengo osotik (176) lau botora geratu zen, beraz. Zehazki, PPren (137), Voxen (33), CCren (1) eta UPNren (1) diputatuek babestu zuten, eta PSOE (121), Sumar (31), ERC (7), Junts (7), EH Bildu (6), PNV (5) eta BNG (1) alderdietako ordezkariek, berriz, kontrako boza eman zuten. Gaur emaitza berbera espero da.

12:15ean hasiko da bigarren inbestidura saioa, Francina Armengol Kongresuko presidenteak Konstituzioan jasotako epeak kontuan hartuta hala erabakita. Feijoo izango da hitza hartzen lehena. 10 minutu izango ditu.

Ondoren, taldeetako ordezkarien  txanda izango da, handienetik txikienera. Oraingoan ere, PSOEren izenean Oscar Puente Valladolideko alkate ohia igoko da tribunara eta haren atzetik,  Vox, Sumar, ERC, Junts, EH Bildu Bildu, EAJ, BNG, CC eta UPN alderdietako ordezkariak. Azkena, Alderdi Popularra izango da.

Eztabaiden ondoren, bozketa egingo da; banan-banan deituko zaie diputatuei eta beren eserlekuetatik ahoz gora eman beharko dute botoa. Bozketa ezin izango da 13:22ak baino lehenago egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE PP Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Alberto Núñez Feijóo