Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Europar Batasunaren handitzea, Bakearen Nobel saria eta amnistiaren negoziazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Europako Politikaren goi-bilera, Granadan. Argazkia: EFE.
Europako Politikaren goi-bilera, Granadan. Argazkia: EFE.
Europako Politikaren goi-bilera, Granadan. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 6, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Europar Batasunaren handitzea: Atzo Europako Erkidego Politikoaren goi-bilera hartu ondoren, gaur Europar Kontseiluaren Batzarra egingo da Granadan (Espainia), eta, besteak beste, EBren zabaltzeaz, migrazioaz eta Europaren autonomia estrategikoaz eztabaidatuko dute 27ek.

-Bakearen Nobel saria: Ostiral honetan jakingo da nork jasoko duen 2023ko Bakearen Nobel saria.  Noruegako Nobel Batzordeak Euskal Herrian 11:00ak direnean jakinaraziko du 305 hautagaietatik nori emango dion saria; kopuruaz harago, ordea, hautagaien zerrenda sekretua da, eta hala izango da datozen 50 urtetan. 

-Amnistiari buruzko negoziazioa: Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidente eta datorren legegintzaldirako presidentegaiak lehen aldiz aitortu du amnistiaren inguruan negoziatzen ari dela talde parlamentarioekin. "Jarrera jakin bat dugunean azalduko dugu", gaineratu du, eta indultuen alde egin du berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika albisteak Europar Batasuna Espainiako Gobernua Espainia albisteak Pedro Sánchez bideoak Nobel sariak albisteak Gaurko titularrak Kultura Albisteak Espainiako Amnistia Legea