Politika -
Paueko apelazio-auzitegiak
Irailaren 11n aztertuko dute Imaz Espainiaratuko duten ala ez
Atxilotzeko euroagindua oraindik Paueko apelazio-auzitegira iritsi ez denez, erabakia atzeratu egin behar izan dute.
Erredakzioa
Paueko apelazio-auzitegiak irailaren 11ra atzeratu du atzo Hendaian atxilotueta handik gutxira aske utzi zuten Iñaki Imaz ustezko ETAko kidearen aurkako euroaginduaren azterketa.
Euroagindua ez omen da Pauera iritsi Maritxu Paulus Basurco defentsaren abokatuak Efe agentziari azaldu dionez.
Frantziako legediaren arabera, pertsona bat atxilotu eta bost egunera auzitegiaren aurretik pasatu behar da.
Gaur erabaki dute erabakia irailera atzeratzea. Imazen abokatuaren arabera, erabakia justifikatuta dago, bezeroa Paueko apelazio-auzitegik jada pasatu delako. Gainera, Urruñan ez dela ezkutuan bizi argudiatu du, bertan lana eta familia baititu.