Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Israelen eta Hamasen su-etena, lehen ministro bilera eta Durangoko Azokako egitaraua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Gaza. erasopean. Argazkia: EFE
Gaza. erasopean
Gaza. erasopean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Israelen eta Hamasen arteko su-etena: Israelek eta Hamasek bahitu israeldarren talde bat askatzeko akordioa itxi dute, hainbat preso palestinar askatzearen eta aldi baterako su-etena ezartzearen truke. Akordio hori Ameriketako Estatu Batuen (AEB), Egiptoren eta Qatarren bitartekaritzarekin negoziatu dute.

- Lehen ministro bilera: Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernu berriak lehen ministro bilera du gaur. Moncloako eskaileratan ministro berrien argazkia egin ostean, hitzordua dute. 22 ministerioetako zuzendaritza taldeetan aldaketak egon litezke.

-Durangoko Azokako egitaraua: Plateruenean, Durangoko Azokaren 58. edizio honetako egitaraua eta nobedadeak aurkeztuko dituzte. Abenduaren 6tik 10era egingo dute Azoka. Kartela Ximon Agirre artistak egin du, eta "Fantasia DA!" leloa aukeratu dute aurtengo ediziorako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertuen bideoak Durangoko Azoka Berriak Politika Gaurko azken minutuko albisteak Albisteak PSOE Espainiako Gobernua bideoak Euskal musika Pedro Sánchez bideoak Gazako argazkiak Musika Gaurko titularrak Durango albisteak Albisteak Israel albisteak azken ordukoa Palestina Euskal literaturaren albisteak Liburu azokak gaur Hamas gaur