Politika -

ETArengatik erbesteratuen boza

Bildu: 'Erbesteratuek bozkatzeko planak balizko kontsulta du helburu'

Hauteskundeak deitzeko eskatu dio Laura Mintegik Patxi Lopez lehendakariari eta "norabidea aldatu ezean", PSE-EErekin akordio batera iristea "pentsaezina" dela esan du.

Laura Mintegi. EFE
Laura Mintegi. EFE
Laura Mintegi. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bildu koalizioak lehendakaritzarako aurkeztu duen hautagaiak "ETAren mehatxuagatik erbesteratuek" EAEn boza emateko plana baloratu du. Datozen hauteskundeetan ezin izango dute euren boza eman, baina, Mintegiren iritziz, "balizko kontsulta" batean pentsatutako ekimena da, euskaldunei "nola bizi nahi duten" galdetzeko kontsulta bati begira.

Europa Press agentziak egindako elkarrizketa batean, Mintegik hauteskundeak deitzeko eskatu dio lehendakariari. Ildo honetan, PSE-EErekin akordio batera iristea "pentsaezina" dela esan du, baina etorkizunean "aztertu beharko dela" uste du, hori bai, PSE-EEk "norabidea aldatuz gero".

Halaber, Iñigo Urkullu EAJko buruzagiak Gobernura "edozein modutan" iritsi nahiko duela esan du, eta horretarako, "PPren edo PSE-EEren babesa bilatu nahiko du".

PPren Gobernuak ETAren mehatxuagatik sufritu dutenekiko errespetu gutxi azaldu duela uste du Mintegik, izan ere, Rajoyren Gobernuak "boza emateko zenbaki" gisa soilik hartzen dituela gaineratu du.

Horren harira, mehatxua jasan dutenek "zer egin nahi duten" oraindik esan ez dutelako harritu da.

"ETAren mehatxuagatik erbesteratuek EAEn boza emateko plana balizko kontsulta batean dago pentsatuta; jendeari nola bizi nahi duen galdetuko zaiolako", berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea