Politika -

Bilera

BJKN berritzeko prozesuan Bruselak bitartekari lana egitea adostu dute Sanchezek eta Feijook

PPko buruak salatu duenez, Espainiako Gobernuko presidenteak "independentistek uzten dioten maniobrarako tartea besterik ez du".

Sanchez eta Feijoo, Kongresuan. Argazkia: EITB
Sanchez eta Feijoo, Kongresuan. Argazkia: EITB
Sanchez eta Feijoo, Kongresuan bilduta

0:25

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Bruselaren bitartekaritza eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) berritzeko prozesuan, eta buruzagi sozialistak onartu egin du eskaera.

PPko iturrietatik azaldu dutenez, Feijook Espainian "hiruko" batzarrak egiteko proposatu du, "Europar Batasuneko agintari publikoen" parte-hartzearekin, eta Sanchezek ontzat eman omen du eredua.

Dagoeneko popularrak eta Gobernuko kideak batzarrak izaten ari dira, bakoitza bere aldetik, komisario arduradunekin gai hori jorratzeko.

"Beraz, bilera horiek egiten jarraitzea baina hiru aldeak presente egotea" da Feijook mahai gainean jarri duena.

Kongresuan Sanchezekin batzartu ostean emandako prentsaurrekoan Feijook azaldu duenez, buruzagi sozialistak ez du "atzera egiteko borondaterik", eta akordioak bilatze aldera "maniobrak egiteko tartea independentistek uzten diotena" da.

Feijook, era berean, atsekabez hartu du Sanchezek Amnistia Legearekin aurrera egiten jarraitzeko erakutsi dion asmoa.

Dena dela, horren arabera, batzarra "egokia" izan da eta PP, konstituzionalista den heinean, "errespetuz" joan da, "Espainiako lehenengo alderdi gisa".

Feijook argi adierazi du espero zuena jaso duela batzarrean: "Oso gutxi espero genuen eta gutxi jaso dugu. Ezin dut esan harritzen nauenik, baina kezkatu egiten nau". Azkenik, azpimarratu du "oso zaila" dela "alderdi konstituzionalista batentzat" Pedro Sanchezekin akordioak lortzea.

Telefonica eta "gutxituak"

Bestalde, PPko buruak jakinarazi du Sanchezek errefusatu egin duela Telefonicaren akzioen erosketan atzera egitea, baina ez omen du baztertu legean aldaketak egitea konpainia "gainerako operadoreen antzeko baldintzetan jartzeko".

Beste akordio bat ere lortu dute; izan ere, Konstituzioaren 49. artikuluan "pertsona gutxituak" barik "desgaitasuna duten pertsonak" jartzea adostu dute.

Gainera, Konstituzioan aldaketa hori egiterakoan zuzenketaren bat sartu nahi izanez gero, bi alderdien oniritziarekin egitea ere hitzeman dute, eta inolaz ere ez egitea erreferendum bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Alberto Núñez Feijóo