Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Pradales, zerrenda bozkatuenak gobernatzeari buruz: "Espainian Feijook gobernatuko luke, Nafarroan Esparzak"

EAJren lehendakarigaiaren arabera, EH Bilduk egindako proposamenak ez du "seriotasunik", eta hauteskunde arrazoiei erantzuten die.

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaia, Radio Euskadin
Imanol Pradales EAJren lehendakarigaia, Radio Euskadin
Imanol Pradales EAJren lehendakarigaia, Radio Euskadin

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako datarik ez badago ere, alderdi politikoak kanpainaurre betean murgilduta daude. Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak ez du ontzat eman Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak bloke progresistako alderdi bozkatuenak agintzeko egindako proposamena. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan hautagai jeltzaleak gogoratu du demokrazia parlamentarioa dagoela indarrean, eta, hortaz, parlamentuan babes handiena eskuratzen duenak lortzen duela agintea. "Irizpide hori Espainian aplikatu izan bagenu, Espainian Feijook gobernatuko luke, Nafarroan UPNko Esparzak, eta Iruñeko Udalean aldaketa ez zatekeen posible izango". Horren ustez, koalizio subiranistak egindako proposamenak ez du "seriotasunik", eta hauteskunde arrazoiei erantzuten die. Ildo horretan azpimarratu duenez, ez da horretarako unea, eta bera ez dago klabe horretan.

Pradalesen arabera, EITB Focus inkestak berretsi egiten du euskal gizarteak EAJri ematen diola konfiantza "herri hau gobernatzeko", lehen alderdia den heinean. Gaineratu duenez, inkestatik ondoriozta daitekeen "elementu garrantzitsu bat" ondorengoa da: euskal gizarteak bi aukeraren artean aukeratu behar duela, EAJ edo EH Bildu.

Pradales, EITB FOCUSi buruz: ''Inkestak argi uzten du herritarrek bi aukeren artean hautatu behar dutela''
Pradales, EITB FOCUSi buruz: ''Inkestak argi uzten du herritarrek bi aukeren artean hautatu behar dutela''
Pradales, EITB FOCUSi buruz: ''Inkestak argi uzten du herritarrek bi aukeren artean hautatu behar dutela''

0:58

EH Bilduk EAJri aurrea hartzeko aukerarik ote dagoen galdetuta, parte-hartzea aktibatu behar dela nabarmendu du. Ildo horretan esan du azken hauteskundeetako parte-hartzea txikia izan zela eta "oso handia" izatea nahiko lukeela.

Hauteskundeen osteko itunez galdetuta, hori arrautzak izan baino lehen saltzearen parekoa dela esan du Pradalesek, oraindik Urkullu lehendakariak ez baitu hauteskunde deialdia egin. Horrela, hautagai jeltzaleak esan du lehendabizi herritarrei proposamenak egin behar zaizkiela, gero botoarekin iritzia eman behar dutela, eta ondoren gobernagarritasunaz, koalizioez eta akordioez hitz egiteko garaia izango dela. Dena dela, alderdi bakoitzak herriari eskaintzen dion eredua mahai gainean jarri behar duela uste du. "Garrantzitsuena ez da norekin, zertarako baizik", gehitu du.

Edonola ere, Pradalesek "balorazio positiboa" egin du EAJk eta PSE-EEk hitzartuta duten koalizioaren inguruan, baita Bizkaiko Foru Aldundian ere. Azaldu duenez, sozialistekin "eroso" daude eta "zentzua izango luke" bere alderdiak "mantendu duen ildoari eustea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Hauteskundeak Euskadin Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak gaur Imanol Pradales