Politika -

LEHEN SEKTOREA

Urkulluk babesa adierazi die EAEko nekazariei, eta lehen sektorea "estrategikoa" dela aldarrikatu du

Lehendakariaren arabera, sektoreak badaki euskal erakundeak zer egiten ari diren horren alde, Nekazaritza Politika Bateratuaren alorrean bereziki.

Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekazariak eta abeltzainak kalera atera diren honetan, Iñigo Urkullu lehendakariak bere "babes osoa" helarazi dio lehen sektoreari. Horren esanetan, sektore "estrategikoa" da Eusko Jaurlaritzarentzat, eta hori badakite nekazariek eta abeltzainek.

"Nekazaritza lehen sektorea da, eta gure babes osoa du eta izango du", adierazi du sare sozialetan argitaratu duen mezuan.

Lehendakariaren arabera, nekazariek badakite euskal erakundeak zer egiten ari diren horien alde, Nekazaritza Politika Bateratuaren alorrean bereziki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu biografia Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Nekazaritzaren egungo albisteak Lan gatazkak Abeltzaintza hoy