Politika -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Azken hiru legeak Legebiltzarrean, haur minbiziaren eguna eta martxoaren 3ko memoriala

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Legebiltzarrean
Iñigo Urkullu lehendakaria, Legebiltzarrean
Iñigo Urkullu lehendakaria, Legebiltzarrean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Azken hiru legeak Legebiltzarrean: Eusko Legebiltzarrak legealdi honetako azken hiru legeak izan daitezkeenak onartuko ditu gaur. Gainera, EAEra eskualdatzeko dauden hiru transferentzien negoziazioak "norabide onean" doaz, eta Eusko Jaurlaritzak aitortu du "aurki" gauzatu daitezkeela. Hori horrela, Iñigo Urkullu lehendakariak egintzat eman ditzake legealdiari amaiera emateko ezarritako konpromisoak. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen data gertuago egon liteke, hortaz. 

- Haur minbiziaren eguna: Gaur, ostegunarekin, Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) urtero milioi bat biztanleko 160 adingaberi (mutiko gehiago, neskatoak baino, % 58 eta % 42, hurrenez hurren) eragiten dio gaixotasun honek. 

- Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioa: 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren biktimak omentzeko zentroa bultzatzeaz arduratuko den Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioa gaur eratuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Azken albisteak Urkullu Eusko Legebiltzarra bideoak Minbizia albisteak Alderdi politikoak albisteak Gaixotasunak bideoak PSE-EE Gipuzkoa Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa Gasteiz martxoak 3 Haurtzaroa albisteak Terrorismoaren Biktimak