Politika -

EUDEL

Eudelek aurrekontua onartu du, EAJk, PSE-EEk eta independentek babestuta, eta EH Bilduren abstentzioarekin

Independenteen aldeko botoa erabakigarria izan da aurrekontuak onartzeko beharrezko 3/5 lortzeko. Aldeko 512 boto izan dira eta 299 abstentzio, EH Bildurenak. Esther Apraiz Eudeleko presidentea pozik agertu da "aurrekontu estrategikoei" emandako "babes zabalagatik".

Primera Asamblea general de Eudel del nuevo mandato. Foto: Eudel.
Primera Asamblea general de Eudel del nuevo mandato. Foto: Eudel.
Primera Asamblea general de Eudel del nuevo mandato. Foto: Eudel.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalak barnebiltzen dituen Eudel elkarteak 2024ko aurrekontuak onartu ditu gaur Bilboko Euskalduna Jauregien egin duen batzar nagusian, aldeko 512 botorekin (EAJ, PSE-EE eta Independenteak) eta EH Bilduren 299 ordezkarien abstentzioarekin.

Alderdi subiranistak berretsi egin du ostegun honetan aurreratu zuena, hots, abstenitu egingo zela gobernantza ereduan aldaketarik ez bazegoen eta haien eskaerak kontuan hartzen ez baziren.

EH Bilduren abstentzioarekin, EAJren eta PSE-EEren botoak ez ziren nahikoak aurrekontuak onartzeko, ordezkarian 3/5-en babesa behar baita horretarako. Independenteak izan dira, azkenean, bozketaren norabidea erabaki dutenak, eta aurrekontuei aldeko botoa emanik, beharrezko babesa lortu du proposamenak. 

Euskadiko Udalen Elkartearen urteko aurrekontua 3,7 milioi eurokoa izango da.

Bozketaren emaitzaren osteko hitzaldian, Esther Apraiz Eudeleko presidentea pozik agertu da "Elkartearen jarduerari eusteko eta udalerriei agintaldi berri honetarako lehentasunezko helburuetan laguntzeko aurrekontu estrategiko batzuk aurrera ateratzeagatik".

Bere ustez, emaitza horrek agerian uzten du "EUDELen heldutasuna eta Euskadiko tokiko erakundeen interes komunen alde lan egiteko borondatea, herritar guztientzako onuragarria izan dadin".

Esther Apraiz, presidenta de Eudel, hoy. Foto: Eudel.

Eudelek Euskadiko alkate guztiak bildu ditu ostiral honetan Bilboko Euskalduna Jauregian, agintaldi berriaren lehen Batzar Nagusian, iazko irailean Donostian hautatutako Batzorde Betearazlea buru zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak EUDEL